Ikasten jarraitu
Ikasten jarraitu
Kultur eta Sormen Industrien Komunikazioa eta Gestioan graduko titulua lortu ondoren, ikasten jarraitu ahalko duzu, gehien interesatzen zaizun arloan espezializatzeko.
Zergatik ikasi master bat?
Enpresek gero eta espezializazio gehiago eta gero eta prestakuntza osoagoa eskatzen dute. Eta hori unibertsitate-master bat ikasita lortuko duzu. Zure ezagutzak zabaltzeaz gainera, lan-munduan sartzeko behar dituzun konpetentziak eskuratuko dituzu.
Euskal Kulturaren Eragiletzan unibertsitate masterra
Gure kulturaren galdegai eta problematikei helduko diozu masterrean: kultur-eragin globala metabolizatzeko moduak, jarraidura eta irekidura konbinatzeko erak, gure sustraiak interpretatzeko sintesiak, hizkuntzaren lekua ulertzeko oinarriak, teknologiaren eraginak, komunitatea birsortzeko baldintzak, arte-arlo bakoitzaren desafioak
Euskal Kulturaren Eragiletzan Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakin
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen Masterra.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta hizkuntzen irakaskuntzan irakasle aritzeko trebatuko zara.
Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan unibertsitate masterra - LIT
Enpresa- zein hezkuntza-inguruneetan ikaskuntza errazteko proiektu berritzaileak ikertzeko, garatzeko, bultzatzeko eta kudeatzeko gaitasunak eskuratuko dituzu.
Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakin
Marketing digital unibertsitate masterra
Lan-munduari begira etorkizun handia duen master honetan, ekonomia digitalak enpresa eta erakundeei dakarzkien erronkei helduko diezu.
Ikus-entzunezko komunikazioarekin loturiko ikastaroak
Unibertsitate-master bat egiteko denborarik ez badaukazu baina prestakuntza jasotzen jarraitu nahi baduzu, hona hemen ikastaro aurreratuak egiteko zenbait aukera, lan-mundurako presta zaitezen.
Kultura eta gizartea
Kultura-transmisioan eta hizkuntzaren biziberritzean profesional aditua izateko ikastaro laburrak.
Marketina eta salmentak
Marketin digitalaren edo komunikazioaren arloan sakondu nahi baduzu, ikastaro hauek zure prestakuntzan sakontzen lagunduko dizute.
Estrategia, ekintzailetza eta berrikuntza
Lantaldeak kudeatzeko, proiektu berritzaileak garatzeko edo zure enpresa-proiektuari ekiteko prestakuntza.
Kultur eta Sormen Industrien Komunikazioa eta Gestioarekin loturiko ikastaro guztiak
Lanerako aukerak
- Kultura eta sormena.
- Kultur kudeaketa.
- Kultur eta sormen industriak.
- Nazioarteko proiektuen kudeaketa.
- Multimedia-komunikazioa eta sormen-ekoizpena.
- Berrikuntza laborategia.
- Kultura-proiektuen plangintza estrategikoa eta marketina.
- Komunikazioaren estrategia eta kudeaketa.
- Ekitaldien antolaketa.
- Kudeaketa kulturalerako teknologia digitala.