Ikaskuntza Erraztea eta Berrikuntza - LIT
Egin jauzia irakasleen prestakuntzatik ikaskuntza erraztera!
LIT: Ikasi. Berritu. Ezagutza partekatu.
Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterrak, LIT-ek, 60 ECTS ditu. Bere helburu nagusia da hezkuntza- eta lan- testuinguruetako ikaskuntza-prozesuetan diharduten profesionalei laguntzea, bai lanbideari buruzko gogoeta kritikoa egiten laguntzea, bai hainbat arazo eta erronkari, bai gizartea ikaskuntza-inguruneei eskatzen ari zaien aukerei aurre egiteko estrategia praktikoak eta lanabesak eskuratzen laguntzea.
Programa elkarlanaren eta esperientziaren bidezko ikaskuntza lehenesten duen ikuspegi batean oinarritzen da, eta praktikari buruzko gogoeta bateratu bat eragitea du helburu, ikaskuntzak ikerkuntza-proiektuetan berehala aplikatzea bultzatuz. Hori dela eta, programak garrantzi handia ematen dio ikerkuntzari; areago, ikerketari heltzeko modu berri bat proposatzen du, ikaskuntza kooperatibo, sozial eta taldekakoaren testuinguruan.
TeamLabs-ekin batera
Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra - LIT da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta TeamLabs ikaskuntza laborategi erradikalak elkarlanean bultzatutako proiektua.
Informazio saioak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Izen-ematea
Nabarmentzen dugu
Lanbide berri bat eraikitzeko masterra: erraztaile.
LEGO erara antolatutako masterra: espezializazio pertsonalizatua.
Bidaiak inspirazio eta ikasketa iturri.
Master bat ikertzeko “-kin”, ez “-taz”.
Irteera profesionalak
Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra amaitutakoan, hainbat rol bete ahal izango dituzu irakaskuntza eta arlo korporatiboan, adibidez:
- Berrikuntza-aholkularia.
- Ikaskuntza-esperientzien diseinatzailea.
- Kultura/hezkuntza/gizarte berrikuntzako eragilea.
- Berrikuntzaren kudeaketa ikastetxeetan.
- Erakunde bateko aldaketa-prozesuen liderra.
- Ikastetxeetako edo erakundeetako berrikuntza-arduraduna.
Gainera, erraztaile profila landuko duzunez, honako irteerak ere izango dituzu eskura:
- Zure ikastetxeko edo lantokiko aldaketa-prozesuen gidaritza.
- Parte hartzera bideratuta dauden prozesuen edo lantaldeen diseinua eta garapena.
- Eguneroko lan-ereduen aldaketen diseinua.
- Ikastetxeen kudeatzailea.
- Hezkuntza ez-formalen prozesuen gidaritza.
- Ekipoak eta prozesuak erraztaile eta dinamizatzaile.
LIT JARDUNALDIA Queer padagogien ekarpena Hezkuntzan
IKASKUNTZA ERRAZTEN Irakasleen prestakuntzatik ikaskuntza erraztera
PROGRAMA Zikloka antolatutako programa