FAQ
Ohiko galderak - FAQ
Iraila bukaeran hasiko da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta TeamLabs-ek elkarlanean diseinatu dugun Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterraren - LIT hurrengo edizioa.
Hurrengo lerrootan, programa akademiko berritzaile honi buruzko galdera ohikoenak erantzungo ditugu.
1. Unibertsitate masterra al da?
Bai, unibertsitate masterra da; hau da, Kalitate Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren (ANECAren) akreditako master ofiziala da; beraz, Europan homologatuta dagoen masterra da.
2. Zein modalitatetan eskeintzen da masterra?
Masterrak bederatzi hilabete irauten ditu eta modalitate erdi presentzialean eskaintzen da. Ikasturtean, aurrez aurreko hainbat workshop egiten dira Bilbon, gainera esperientzia bidaiak ere egingo dituzu; beste guztia, online eskaintzen da.
3. Noiz eta non izango dira workshopak?
Workshopak eskainiko dira Bilboko AS Fabrik campusean, Zorrotzaurren, dagozkion ostiral eta larunbatetan, egun osoz. Horiez gain, masterrak esperientzia-bidaia izango ditu Antzuolara (Gipuzkoa), Bartzelonara eta Madrilera.
4. Zein da masterreako hizkuntza?
Masterra eskaintzen da, aukeran, gaztelaniaz edo euskaraz.
5. Zer irteera profesional ditu masterrak?
Programa honek irteera ugari ditu irakaskuntza eta bestelako arloetan; dituen irtenbide profesional batzuk zehaztearren: berrikuntza-aholkularia, ikaskuntza-esperientzien diseinatzailea, kultura/hezkuntza/gizarte berrikuntzako eragilea, ikastetxeen kudeatzailea, erakunde bateko aldaketa-prozesuen liderra eta ikastetxeetako edo erakundeetako berrikuntza-arduraduna.
Gainera, erraztaile profila landuko duzunez, honako irteerak ere izango dituzu eskura: zure ikastetxeko edo lantokiko aldaketa-prozesuen gidaritza, parte hartzera bideratuta dauden prozesuen edo lantaldeen diseinua eta garapena, eguneroko lan-ereduen aldaketen diseinua, hezkuntza ez-formalen prozesuen gidaritza.… Gainera, masterrarekin osatuko duzu zure lanbide-profila gai izan zaitezen ekipoak eta prozesuak errazteko eta dinamizatzeko.
6. Zer prezio du? Zatikatu daiteke ordainketa?
Hemen ikus dezakezu hurrengo edizioko prezioa. Bi modutan ordain daiteke:
- 3 zatitan: matrikula egiterakoan, abenduan eta martxoan.
- 5 zatitan: matrikula egiterakoan, azaroan, abenduan, otsailean eta martxoan.
7. Zergatik diozue masterrak LEGO eredua duela?
Programak bost ziklo ditu. Hirugarren moduluan, zuk zeuk aukeratuko dituzu zure interesetara eta beharretara ondoen egokitzen diren moduluak. Masterrean, beraz, ibilbide propioa diseinatzeko aukera izango duzu.
8. Zeintzuk dira masterreko irakasleak?
Mondragon Unibertsitateko eta TeamLabs-eko punta-puntako irakasleak eta ikertzaileak izango dira masterreko irakasleak. Gainera, kolaboratzaile ugari ditugu; adibidez, masterreko lantaldeko kide dira Fernando Trujillo, Antonio Lafuente eta Juan Freire.
9. Zein egunetan hasiko da masterra?
Iraila bukaeran hasiko da masterra, beraz, oraindik astia duzu izena emateko eta abentura honetako parte izateko.
10. Garaiz nabil izena emateko?
Bai. Inskripzioa egitea doakoa da eta onarpen prozesuari hasiera emateko derrigorrezko lehen urratsa. Unibertsitatearen webgunean eman ahal izango duzu izena: www.mondragon.edu/inskripzioak.
11. Ba al dago hautaketa-prozesurik?
Bai. Hautaketa-prozesu bat antolatu dugu, izan ere, gure ustez masterreko ikaskuntza-esperientzian zure gelakideek eragin handia izan dezakete. Hori dela eta, zu hobeto ezagutzeko bideo bat helaraztea eskatuko dizugu, baita, lit-in-contract bat egitea ere. Dokumentuak jasotzen ditugunean, elkarrizketa batera deituko zaitugu. Zure profila aztertu ostean, baieztatuko dizugu parte-hartzea. Hautaketa-prozesua amaitzerakoan, plaza erreserba egin ahal izango duzu, eta, ondoren, matrikula egin.
12. Noiz matrikula naiteke?
Web orri honetan publikatzen ditugu ohiko eta ezhoiko matrikulazio datak.