Euskal Kulturaren Eragiletza
Presta zaitez eragile izateko euskal kulturaren biziberritzean!
Gure kulturaren galdegai eta problematikei helduko diozu masterrean: kultur-eragin globala metabolizatzeko moduak, jarraidura eta irekidura konbinatzeko erak, gure sustraiak interpretatzeko sintesiak, hizkuntzaren lekua ulertzeko oinarriak, teknologiaren eraginak, komunitatea birsortzeko baldintzak, arte-arlo bakoitzaren desafioak…
Orain arte egin denetik harago, nola antolatu kulturgintzaren transmisio ganorazkoa hezkuntza arautuan? Nola berregin herrietako eragiletza kulturaren arloan? Zer oinarritatik hobetu euskal kulturgintzaren inguruko udal-politika publikoak, komunikazio-lanak edota ikerketa-bideak? Abagunearen galdera eta beharrizan konkretuei erantzunez, arlo desberdinetan euskal kulturaren eragileak formatzea da master honen helburua.
Elkarlana
Master honetan parte hartzen dute UEUk (Udako Euskal Unibertsitatea), Eusko Ikaskuntzak eta Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-ek.
Informazio saioak
Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.
Izen-ematea
Nabarmentzen dugu
Arloz arloko formazioa jasoko duzu, gaikako irakasleen eskutik.
Arlo intelektuala garatuko duzu eta lanbidera begirako trebakuntza eskuratuko duzu.
Lan praktiko eta proiektu erreal eta kokatuen bidez ikasiko duzu.
Formazio zabala eskuratuko duzu, tradizioaren eta etorkizunaren arteko katebegi izateko.
Irteera profesionalak
Masterra amaitutakoan, hainbat rol bete ahal izango dituzu hezkuntza sisteman, adibidez:
- Kultura teknikari udaletan eta erakunde publikoetan.
- Kultura teknikari elkarteetan eta erakunde pribatuetan.
- Euskal kulturaren transmisio arduradun hezkuntza erakundeetan.
- Eskolaz kanpoko hezkuntzako irakasle (dantza eskola, bertso eskola, antzerki eskola…).
- Euskal kulturgintzaren irakasle diasporan.
- Euskal kulturan berezitutako komunikatzaile.
Hezkuntza eta kulturgintza Kultur-eragileak behar diren bi arlotara bideratutako ikasketak
Irteerak eta jardunaldia Kulturaren erronkak lekuan bertan bizitzeko aukera eta gogoeta kolektiboa
Elkarlana eta ikerketa Euskalgintzako eta kulturgintzako eragileekin harreman hurbila duen masterra