Lanerako aukerak

Titulazio Ofiziala

Euskal Kulturaren Eragiletzan Unibertsitate Masterra. *Unibasq-en onarpenaren zain

Iraupena

60 ECTS

Urtebete

Campusa

Eskoriatza

Plazak

30 plaza

Hizkuntza

Euskara

Modalitatea

Erdi-presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1857179, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Prestatu zaitez kultur eragile profesionala izateko!
Eskatu hitzordua masterreko koordinatzailearekin!
Aditu eta aritu ezagunen parte-hartze handiarekin!
Ikasi eta ikertu proiektu teoriko eta praktikoak uztartuta!
 
 

Presta zaitez eragile izateko euskal kulturaren biziberritzean!

Gure kulturaren galdegai eta problematikei helduko diozu masterrean: kultur-eragin globala metabolizatzeko moduak, jarraidura eta irekidura konbinatzeko erak, gure sustraiak interpretatzeko sintesiak, hizkuntzaren lekua ulertzeko oinarriak, teknologiaren eraginak, komunitatea birsortzeko baldintzak, arte-arlo bakoitzaren desafioak…

Orain arte egin denetik harago, nola antolatu kulturgintzaren transmisio ganorazkoa hezkuntza arautuan? Nola berregin herrietako eragiletza kulturaren arloan? Zer oinarritatik hobetu euskal kulturgintzaren inguruko udal-politika publikoak, komunikazio-lanak edota ikerketa-bideak? Abagunearen galdera eta beharrizan konkretuei erantzunez, arlo desberdinetan euskal kulturaren eragileak formatzea da master honen helburua.

Elkarlana

Master honetan parte hartzen dute UEUk (Udako Euskal Unibertsitatea), Eusko Ikaskuntzak eta Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-ek.

 

Informazio saioak

Unibertsitateko ateak ireki eta zehatz-mehatz azalduko dizkizugu titulua eta irteera profesionalak.

Zatoz gu ezagutzera!

Izen-ematea

Inscripcion

Eman izena orain!

 

Eskatu
informazio gehiago!


 

Nabarmentzen dugu

Arloz arloko formazioa jasoko duzu, gaikako irakasleen eskutik.

Arlo intelektuala garatuko duzu eta lanbidera begirako trebakuntza eskuratuko duzu.

Lan praktiko eta proiektu erreal eta kokatuen bidez ikasiko duzu.

Formazio zabala eskuratuko duzu, tradizioaren eta etorkizunaren arteko katebegi izateko.

“Presta zaitez eragile izateko euskal kulturaren biziberritze bidegurutzean"

 

Irteera profesionalak

Masterra amaitutakoan, hainbat rol bete ahal izango dituzu hezkuntza sisteman, adibidez:

  • Kultura teknikari udaletan eta erakunde publikoetan.
  • Kultura teknikari elkarteetan eta erakunde pribatuetan.
  • Euskal kulturaren transmisio arduradun hezkuntza erakundeetan.
  • Eskolaz kanpoko hezkuntzako irakasle (dantza eskola, bertso eskola, antzerki eskola…).
  • Euskal kulturgintzaren irakasle diasporan.
  • Euskal kulturan berezitutako komunikatzaile.

Masterraren lanerako aukerak

 

Bi multzotan antolatuta: hezkuntza-berrikuntzaren pedagogia eta ikerketaren oinarri metodologikoak

Ikertu eta berritu Bi multzotan antolatuta: hezkuntza-berrikuntzaren pedagogia eta ikerketaren oinarri metodologikoak

Informazio gehiago

Irakasleak, ikertzaileak eta tutoreak

Irakasle taldea Irakasleak, ikertzaileak eta tutoreak

Informazio gehiago

Irakatsi eta ikasteko prozesu propio eta berritzailea dugu: `Mendeberri 2025`

Metodologia berritzailea Irakatsi eta ikasteko prozesu propio eta berritzailea dugu: `Mendeberri 2025`

Informazio gehiago

  Ikusi gehiago

Unibertsitatea baino gehiago gara