INKLUGI

Diseinatu produktu eta zerbitzu inklusiboagoak

INKLUGI produktu eta zerbitzuek pertsonen zahartzaroan sortzen duten bazterketa ebaluatzeko erreminta da. Pertsonen gaitasun funtzionala bere ezaugarri biologiko, bizitza historia eta ingurunearekin daukan hartu emanaren araberakoa da. Gaitasunen aniztasuna handitzen doa, biztanleria zahartzen doan heinean.

Munduko biztanleria zahartzen ari eta jarraituko du etorkizunean ere. Ondorioz, 2050ean 60 urtetik gorako pertsonak biztanleriaren %40a izango dira (ONU,2015).

Gipuzkoan 2031n 55 urtetik gorako pertsonak biztanleriaren %46,5a izango dira.

Produktu eta zerbitzuak, geroz eta anitzagoak diren behar eta gaitasunetara egokitzeko helburuarekin sortzen da diseinu inklusiboa. INKLUGI erremintak, bazterketa gradua kuantifikatzen eta diseinu erabakiak hartzen laguntzen du, produktu eta zerbitzu inklusiboagoak sortu daitezen. Kontzientziazio eta sentsibilizazioa lantzen du, aniztasunean diseinatzearen garrantzia erakutsiz. Horrela, diseinu inklusiboa berrikuntzarako aukera eta inguru lagunkoiago bat sortzeko modu bezala ulertzen da.