13 kooperatibatako 17 ordezkarik hartuko dute parte Kooperatibagintzan aditu tituluaren 17. edizioan
13 kooperatibatako 17 ordezkarik hartuko dute parte Kooperatibagintzan aditu tituluaren 17. edizioan
13 kooperatibatako 17 ordezkarik hartuko dute parte Kooperatibagintzan aditu tituluaren 17. edizioan
Hasi berri den ikastaroan kooperatiben proiektu sozio-enpresariala garatzeko ezagutza eta tresnak eskainiko zaizkie kooperatibetako bazkideei. Hasi berri den edizioan 13 kooperatibetatik etorritako 17 lagunek hartuko dute parte.
Urriaren 11an eman zioten hasiera Kooperatibagintzan aditu tituluaren 17. edizioari. Oraingoan, 13 kooperatibetatik etorritako 17 lagunek hartuko dute parte. Saio presentzialak ostiraletan izango dira 2024-2025 ikasturtean ere, Eskoriatzako campusean.
17. edizio honetan, honako kooperatibetatik etorritako bazkidek hartuko dute parte: Fagor Arrasate, Fagor Ederlan, Fagor Automation, Fagor Elektronika, Copreci, Mondragon Assembly, Lagun Aro, Ulma Packaging, Ulma Handling, Eika, Fagor Taldea, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, RPK.
Kooperatibismoa biziberritzeko diploma
Kooperatibagintzan aditu tituluak kooperatiben proiektu sozio-enpresariala indartzea du helburu, betiere, dimentsio kooperatibo edo sozialaren garapenean begirada jarriz. Horretarako, ikasturtean, errealitate kooperatiboa ulertu eta aztertzeko, ezagutza teoriko-praktiko sendoa jasoko dute ikasleek. Lehen saioan kooperatibismoaren sorreraz eta oinarri filosofikoez aritu dira.
Aditu titulu honetan, parte-hartzaileek jasoko dituzte erremintak kooperatiben proiektu sozio-enpresarialaren garapenerako baliagarriak izango direnak. Gainera, elkarlana eta bizipenak trukatuta, beste kooperatibetako esperientziak ezagutzeko eta horien gaineko hausnarketa egiteko aukera izango dute. Oso metodologia praktikoa du ikastaroak; ikasturtea bukatzen da proiektu praktikoen aurkezpenarekin.
Erreferentziazko ikastaroa
Kooperatibisten eta kudeaketa organoetako kideen formazioan erreferente bilakatu den ikastaro hau antolatuta dago Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia eta Mondragon Taldeko Otalora formazio zentroaren artean. Urte hauetan guztietan, 40 kooperatiba desberdinetatik etorritako 300 ordezkari baino gehiagok hartu du parte Kooperatibagintzan aditu tituluan.