Aurkeztu daitezke lanak Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 18. ediziora
Aurkeztu daitezke lanak Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 18. ediziora
Aurkeztu daitezke lanak Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 18. ediziora
Jaialdiaren 18. edizioa 2025eko urtarrilaren 22, 23 eta 24an ospatuko da. Euskal film laburrak eta bideoklipak aurkezteko epea 2023ko azaroaren 17an itxiko da.
Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiraren 18. edizioak lanak aurkezteko epea ireki du: lanak 2023ko azaroaren 17ra arte bidali ahal izango dira, eta aukeratutakoak 2025eko urtarrilaren 22tik 24ra egingo den jaialdian aurkeztuko dira. Urtero bezala, 4. mailako Ikus-entzunezko Komunikazio graduko 19 ikaslek osatutako talde berri batek antolatuko du jaialdia, eta unibertsitateko modulu baten parte izango da, Maialen Torres Mondragon Unibertsitateko irakaslearen gidaritzapean.
Azken edizioetako bideari jarraituta, Sail Ofiziala, Ikasleen Saila eta Bideoklip Saila izango dira jaialdian. Jaialdi amaierarako, ondorengo sariok banatuko dituzte epaimahaiak eta ikusleek:
Sail Ofiziala (Finalista bakoitzak 150€ jasoko ditu hautatua izateagatik)
Huhezinema saria: 650€
Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria
Ikasleen Saila
Ikasle film onena: 300€
MU saria: 200€ Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako lan onenari
Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria
Bideoklip Saila
Bideoklip onena: 300€
Ikusleen Saria: 100€–tan baloratutako saria.
Mundukide saria: 700€, jasotako film labur guztien artean, gaur egun munduan dugun lekuaz hausnartzera gonbidatzen gaituen film labur onenari.
4.000 euro inguru banatuko dira irabazleen artean. Jaialdiaren oinarri eta sari eguneratuak edota informazio gehigarria ikusgai daude Huhezinemaren webgunean.
Harremanetarako
Maialen Torres Lete
677 05 34 79