Sartzeko baldintzak
LEHEN HEZKUNTZAN GRADUA IKASTEKO BALDINTZAK
Lehen Hezkuntzako profesionala izateko ikasi nahi baduzu, komeni da ikasteko erabakia hartu aurretik honako adierazpen hauekin identifikatzea:
PERTSONAK
Gustatzen zait haur txikiekin lan egitea eta esperientziak partekatzea.
IKASKUNTZA
Gustatzen zait gauza berriak ikastea eta dakidana beste pertsona batzuei erakustea.
LIDERGOA
Badakit taldeak kudeatzen, eta gustatzen zait beste pertsona batzuekin lan egitea, helburuak lortzeko.
ENPATIA
Pazientzia duen pertsona bat naiz, eta erraz enpatizatzen dut beste pertsona batzuekin.
SORMENA
Gai naiz hainbat arazoren aurrean konponbide sortzaileak bilatzeko.
Identifikatzen duzu zeure burua? Orduan, Lehen Hezkuntzan gradua zuretzat egina da!
Bi bidetatik sar zaitezke graduan: Batxilergoa ikasi ondoren, edo Goi Mailako Lanbide Heziketan hezkuntza goiztiarrarekin loturiko gaiak ikasi ondoren.
Batxilergoa ikasi baduzu
Batxilergoa ikasi baduzu, hiru modalitateetako edozeinetan, eta Unibertsitatean sartzeko azterketa gainditu edo 25 urtetik gorakoentzako azterketa egin baduzu, gradua ikas dezakezu.
Goi Mailako Lanbide Heziketa ikasi baduzu
Onena izango litzateke Lehen Hezkuntzarekin loturiko goi-mailako graduren bat egin izana; esate baterako, Lehen Hezkuntzako Goi Mailako Gradua.
Lehen Hezkuntza graduko moduluak
- Hezitzaile izango naiz
- 6-12 urteko pertsona: guztiontzako eskola
- Gaur egungo gizartearen analisi kritikoa
- Ingurune natural eta sozialetako esperientziak
- STEM eta ikaskuntza sakona
- Eraldaketa sozialerako hezkuntza
- Esperientzia didaktiko aktiboak
- Hezkuntza-berrikuntzarako tresnak eta metodologiak
- Hezkuntza-berrikuntzako ikertzailea
HIZKUNTZA-ESKAKIZUNAK
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateako hizkuntza-politikari jarraituz, aurreikusi da Haur Hezkuntzako graduko ikasleek euskaraz egingo dutela kreditu guztien % 80, gaztelaniaz % 10 inguru eta ingelesez gainerako % 10a.