Unibertsitate Sarrera

Graduko irakaskuntzetara sartu ahal izango dira jarraian adierazitako baldintzetako batzuk betetzen dituzten ikasleak (534/2024 ED)

  • Batxilergoko titulua edo baliokidea duten ikasleak.
  • Lanbide-heziketako goi-mailako teknikariaren, arte plastikoetako eta diseinuko goi-mailako teknikariaren eta goi-mailako kirol-teknikariaren tituluak dituzten ikasleak.
  • Unibertsitatera sarbide-proba egin beharrik gabe sar daitezkeen atzerriko hezkuntza-sistemetako ikasleak.
  1. Europar Batasuneko estatu kideetako hezkuntza-sistemetatik datozen ikasleak edo unibertsitatera sartzearen arloan aplikagarriak diren nazioarteko akordioak sinatu dituzten beste estatu batzuetako hezkuntza-sistemetatik datozenak, elkarrekikotasun-erregimenean, betiere beren hezkuntza-sistemetan unibertsitateetara sartzeko eskatzen diren baldintza akademikoak betetzen badituzte.
  2. Europako Batxilergoko titulua duten ikasleek.
  3. Nazioarteko Batxilergoko Erakundeak emandako Nazioarteko Batxilergoko Diploma lortu dutenak.

Ikasle horiek ez dute atzerrian lortutako edo egindako tituluaren, diplomaren edo ikasketen homologazioa izapidetu beharrik izango Espainiako unibertsitateetan sartzeko.

  • Batxiler-tituluaren edo Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren baliokide diren atzerriko hezkuntza-sistemetako titulu, diploma edo ikasketa homologatuak dituzten ikasleak. (Maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita hamaseigarren xedapen gehigarrian jasotakoak)
  • Unibertsitate-ikasketak dituzten ikasleak.

Honako hauek sartu ahal izango dira zuzenean graduko unibertsitate-ikasketa ofizialetan Espainiako unibertsitateetan:

  1. Unibertsitate-titulu ofizial bat dutenak (gradua, masterra, ingeniaritza teknikoa, etab.).
  2. Espainiako edo atzerriko unibertsitate-ikasketa partzialak egin dituztenak, betiere gutxienez 30 ECTS kreditu aitortu bazaizkie. Ikasle horiek, gainera, honako baldintza hau bete beharko dute: aitorpen hori lortzen ez badute, beren hezkuntza-sistema beretik datozen unibertsitate-ikasketarik gabeko ikasleen baldintza berberetan sartu ahal izango dira Espainiako unibertsitatera.
  3. Atzerriko unibertsitate-titulua izan eta Espainian homologaziorik edo baliokidetasun-deklaraziorik lortu ez dutenak.
  • Beste sarbide batzuk.

Graduko unibertsitate-ikasketa ofizialak egin ahal izango dituzte Espainiako unibertsitateetan, V. kapituluan ezarritakoaren arabera:

  1. 534/2024 Errege Dekretuaren 28. artikuluan ezarritako sarbide-proba gainditzen duten 25 urtetik gorako pertsonak.
  2. 40 urtetik gorakoak, irakaskuntza bati dagokionez lan- edo lanbide-esperientzia dutenak.
  3. 45 urtetik gorakoak, 534/2024 Errege Dekretuaren 33. artikuluan ezarritako sarbide-proba gainditzen badute.