Ikasten jarraitu

Titulazio Ofiziala

Lehen Hezkuntzan graduatua (6 aipamen aukeran)

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Eskoriatza eta Bilbao AS Fabrik

Plazak

225 plaza

Hizkuntza

Euskara (%80), gaztelera (%10) eta ingelesa (%10)

Modalitatea

Presentziala / Erdi presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1044017, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Ikasten jarraitu

Lehen Hezkuntzako zure gradua lortzen duzunean, trebatzen jarraitu ahal izango duzu gehien interesatzen zaizun arloan espezializatzeko. Hala, aukera hauek izango dituzu: gradu bereko bigarren aipamen bat egin, Haur Hezkuntzako gradua ikasi, unibertsitateko master bat egin edo irakasleei zuzendutako hezkuntza-arloko ikastaro laburretan prestatzen jarraitu. 

Ikasi bigarren gradua edo bigarren aipamena Hezkuntzan

Dagoeneko graduatu bazara, orain Lehen Hezkuntza graduko bigarren aipamen bat lor dezakezu, edo Haur Hezkuntza gradua egin, modalitate erdipresentzialean ikasiz (online + saioak/tutoretzak eta derrigorrezko praktika presentzialak), eta ikasketak lanarekin edo beste jarduera batzuekin bateratu ditzakezu.

Ikasi beste aipamen bat Lehen Hezkuntzan Ikasi beste gradu bat: Haur Hezkuntza

 

Lehen Hezkuntza graduko aipamenak

LEHEN HEZKUNTZA OROKORRA

Tutore gisa ikasleekin, familiekin edo hezkuntza-komunitatearekin lankidetzan jarduteko gaitasunak eskuratuko dituzu.

ATZERRIKO HIZKUNTZA

Hizkuntza eta kultura anitzeko testuinguruetan lan egin ahal izango duzu, ikasgelako haurren hizkuntza eta komunikazio beharrei erantzunez.

 

Entzumena eta mintzaira

Ikasgelan haurren hizkuntza- eta komunikazio-beharrei erantzuteko beharrezko tresna eta baliabide guztiez hornituko zara.

Berrikuntza Digitala

Ikaskuntzan eta irakaskuntzan berrikuntza-prozesuak hasteko beharrezko trebetasun digital guztiak garatuko dituzu. Horretarako, baliabide eta metodologia digitalak sakonean erabiltzen eta ezagutzen ikasiko duzu.

 

HEZIKETA FISIKOA

Beharrezko informazio guztia aurkituko duzu irakasle gisa prestatzeko eta ikasleei beren garapen guztian zehar laguntzeko, garapen fisiko eta motorretik abiatuta.

HEZIKETA BEREZIA

Beharrezko gaitasunak landuko dituzu ikasle guztien ikaskuntza eta parte-hartzea erraztuko duten testuinguruak eraikitzeko.

 

Aipamenei buruzko informazio gehiago

 

Zergatik ikasi master bat?

Ikasketak amaitu ahala, gehien gustatzen zaizkizun hezkuntza-arloak zeintzuk diren ohartuko zara. Unibertsitate master bat eginez, espezializatzeko eta zure gaitasunak hobetzeko beharrezko prestakuntza lortuko duzu, norabide horretan sakontzen lagunduz edo ikerketa eta doktorego-ikasketak bezalako bide berri bat hartuz:

 

 

Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan unibertsitate masterra - LIT

Enpresa- zein hezkuntza-inguruneetan ikaskuntza errazteko proiektu berritzaileak ikertzeko, garatzeko, bultzatzeko eta kudeatzeko gaitasunak eskuratuko dituzu.

 

Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakin

 

Hezkuntza Berrikuntzarako Ikerketa unibertsitate masterra

Ikasiko duzu identifikatzen hezkuntza arloko ikerketa eta berrikuntza ildo berriak eta ekingo diozu berrikuntzarekin lotutako ikerketa galderak erantzuteari.

 

Hezkuntza Berrikuntzarako Ikerketa Unbertsitate Masterrari buruz gehiago jakin

 

 

 

Lehen Hezkuntzarekin loturiko ikastaroak

Unibertsitate-master bat egiteko denborarik ez badaukazu baina prestakuntza jasotzen jarraitu nahi baduzu, hona hemen ikastaro aurreratu laburragoak egiteko zenbait aukera, lan-mundurako presta zaitezen.

 

Kontsultatu Lehen Hezkuntzarekin lotutako ikastaro guztiak

 

Lanerako aukerak

Profesional gehienek eskola publikoetan, pribatuetan edo itunduetan lan egiten dute, Lehen Hezkuntzaren esparruan, 6 eta 12 urte bitarteko haurrekin. Baina askoz gehiago dira Lehen Hezkuntzako graduak eskaintzen dituen lan-irteerak, adibidez:

  • Material didaktikoen diseinua.
  • Heziketa fisikoa.
  • Berrikuntza digitala.
  • Hezkuntza atzerriko hizkuntzan.
  • Behar bereziak dituzten haurren hezkuntza.

Lanerako aukerak

Unibertsitatea baino gehiago gara