Sartzeko betekizunak
Ingeniaritza Biomedikoan sartzeko betekizunak
Izena eman eta Ingeniaritza Biomedikoko profesional izateko bideari ekin aurretik, egin gogoeta, une batez, baieztapen hauei buruz:
Medikuntza
Betidanik interesatzen zait medikuntza eta haren inguruko oro.
Teknologia
Izugarri estimatzen dut teknologiak jendearen bizitza hobetzeko duen gaitasuna.
Eskuzabaltasuna
Nire ustean, besteei laguntzea da dagoen plazerik handienetakoa.
Muntatzea eta arakatzea
Gauzek nola funtzionatzen duten jakitea gustatzen zait, mugimendu berriak ezagutzea; gailuak muntatzea, desmuntatzea, arakatzea, piezak ateratzea…
Berritzea
Pertsona jakingura naiz; objektu berriak egitea gustatzen zait, esperimentatzea, berritzailea izatea.
Lantaldea
Lidergorako gaitasuna dut, eta ondo moldatzen naiz taldeko lanean.
Pertsonak
Pertsonen gustu, nahi, kezka eta premietan sakontzea gustatzen zait, haien bizi-kalitatea hobetzera bideratutako konponbide berriak proposatzeko.
Bat al zatoz esaldi horiekin? Bai? Orduan, Ingeniaritza Biomedikoko Gradua aukerarik egokiena da zuretzat"
Bi bide izango dituzu gradu hori ikasteko
Batxilergoa ikasi edota goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketak egin ondoren.
Batxilergoa ikasi duzu
Egokiena Zientzia eta Teknologiako Batxilergoa ikasi izana da. Garrantzitsua da Fisika eta Matematika ikasgaiak eman izana eta Marrazketa teknikoa eta Industria-teknologiak edo Kimika ikasgaiak ere gomendatzen dira.
Goi-mailako Lanbide Heziketa ikasi duzu
Goi-mailako Lanbide Heziketa egin baduzu, gomendagarria litzateke biomedikuntzaren antzeko graduak izatea, hala nola "Fabrikazio Mekanikoko Ekoizpenaren Programazioa", "Anatomia protesikoa", "Dokumentazio sanitarioa" edo "automatizazio eta robotika industriala".
Hemen duzu ikusgai kredituak aitortzeko eta transferitzeko sistemaren esparru araudia.
Graduko irakasgaiak
- Biomaterialak
- Giza Anatomia
- Seinale Biomedikoen Prozesamendua
- Medical Imaging Systems
- Ekipamendu Medikoen Fabrikazioa
- Osasun Unitateen Kudeaketa
- Produktu Berrien Diseinu Industriala
Hizkuntza-betekizunak
Irakaskuntzez arduratzen den Goi Eskola Politeknikoaren hizkuntza-politikari jarraikiz, ikasleek kredituen % 60 inguru euskaraz, % 20 inguru gaztelaniaz eta gainerako % 20a ingelesez egitea aurreikusi da.
Hori dela eta, komeni da inskribatu aurretik ondoren zehaztuko ditugun hizkuntza-konpetentziak eskuratzea: