Sartzeko betekizunak

Titulazio Ofiziala

Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Mondragon/Arrasate

Plazak

70 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045232, type=text, options=[]}

PDF katalogoa

Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan sartzeko betekizunak

Lanbide honetan aritzeko, komeni da ikasteko erabakia hartu aurretik honako adierazpen hauekin bat etortzea:

 

Sormena

Ikertzea, arazoak konpontzeko era berriak bilatzea, arriskatzea, proposamen berritzaileak egitea eta abar atsegin duen pertsona geldiezina naizela uste dut.

Jakin-mina

Produktuen konposizioa eta piezak, dituzten materialak eta produzitzeko modua ezagutzeko jakin-mina dut.

Muntatzea eta trasteatzea

Gauzek funtzionatzeko modua eta mugimendu berriak ezagutzea, muntatzea/desmuntatzea, trasteatzea, piezak ateratzea eta abar gustatzen zait.

 

Taldea

Badakit lantalde bat kudeatzen eta helburu komun bat lortzeko lankidetzan jarduten. Gainera, ez nau beldurtzen taldea zuzendu behar izateak.

Jasangarritasuna

Ingurumenak eta pertsonen ongizateak kezkatzen naute, eta, haiek zaintzeko, industria-jardueraren eraldaketa bultzatzea gustatuko litzaidake.

Azterketa

Jendeak zer egiten duen aztertzea eta sor daitezkeen arazoetarako konponbideak proposatzea gustatzen zait.

 

Pertsonak

Pertsonen gustu, nahi, kezka eta premietan sakontzea gustatzen zait, haien bizi-kalitatea hobetzera bideratutako konponbide berriak proposatzeko.

 

“Bat al zatoz esaldi horiekin? Orduan, Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako Gradua erabaki ona da”

 

Bi bide izango dituzu gradu hau ikasteko

Batxilergoa ikasi edota goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketak egin ondoren.

Batxilergoa ikasi duzu

Egokiena Zientzia eta Teknologiako Batxilergoa ikasi izana da. Garrantzitsua da Fisika eta Matematika ikasgaiak eman izana eta Marrazketa teknikoa eta Industria-teknologiak edo Kimika ikasgaiak ere gomendatzen dira.

Goi-mailako Lanbide Heziketa ikasi duzu

Komeni da goi-mailako antzeko heziketa-zikloak ikasi izana, hala nola Fabrikazio mekanikoko diseinua, Mekatronika industriala eta Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa.

Hemen duzu ikusgai kredituak aitortzeko eta transferitzeko sistemaren esparru araudia.

 

 

Sartzeko betekizun orokorrak

 

Notak eta onarpen-probak

 

Onartzeko prozesua

 

 

Inskripzioa eta matrikula

 

70 plaza (campus guztiak barnean hartuta)

 

Graduko irakasgaiak

  • Diseinuaren metodologia
  • Fabrikazio-prozesuak
  • Materialen elastikotasuna eta erresistentzia
  • Adierazpen artistikoa
  • Erabilgarritasuna
  • Ingurumen-alderdiak
  • Marketina eta komunikazioa
  • Ordenagailuz lagundutako diseinua
  • Diseinu-proiektuen kudeaketa

Kontsultatu irakasgai guztiak

 

Hizkuntza-betekizunak

Irakaskuntzez arduratzen den Goi Eskola Politeknikoaren hizkuntza-politikari jarraikiz, ikasleek kredituen % 60 inguru euskaraz, % 20 inguru gaztelaniaz eta gainerako % 20a ingelesez egitea aurreikusi da.

Hori dela eta, komeni da inskribatu aurretik ondoren zehaztuko ditugun hizkuntza-konpetentziak eskuratzea:

Hizkuntza Irakurri Hitz egin Idatzi
Euskara C1 C1 C1
Gaztelania C1 C1 C1
Ingelesa B2 B1 B2

 

Unibertsitatea baino gehiago gara