Sartzeko betekizunak
Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan sartzeko betekizunak
Lanbide honetan aritzeko, komeni da ikasteko erabakia hartu aurretik honako adierazpen hauekin bat etortzea:
Sormena
Ikertzea, arazoak konpontzeko era berriak bilatzea, arriskatzea, proposamen berritzaileak egitea eta abar atsegin duen pertsona geldiezina naizela uste dut.
Jakin-mina
Produktuen konposizioa eta piezak, dituzten materialak eta produzitzeko modua ezagutzeko jakin-mina dut.
Muntatzea eta trasteatzea
Gauzek funtzionatzeko modua eta mugimendu berriak ezagutzea, muntatzea/desmuntatzea, trasteatzea, piezak ateratzea eta abar gustatzen zait.
Taldea
Badakit lantalde bat kudeatzen eta helburu komun bat lortzeko lankidetzan jarduten. Gainera, ez nau beldurtzen taldea zuzendu behar izateak.
Jasangarritasuna
Ingurumenak eta pertsonen ongizateak kezkatzen naute, eta, haiek zaintzeko, industria-jardueraren eraldaketa bultzatzea gustatuko litzaidake.
Azterketa
Jendeak zer egiten duen aztertzea eta sor daitezkeen arazoetarako konponbideak proposatzea gustatzen zait.
Pertsonak
Pertsonen gustu, nahi, kezka eta premietan sakontzea gustatzen zait, haien bizi-kalitatea hobetzera bideratutako konponbide berriak proposatzeko.
“Bat al zatoz esaldi horiekin? Orduan, Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako Gradua erabaki ona da”
Bi bide izango dituzu gradu hau ikasteko
Batxilergoa ikasi edota goi-mailako Lanbide Heziketako ikasketak egin ondoren.
Batxilergoa ikasi duzu
Egokiena Zientzia eta Teknologiako Batxilergoa ikasi izana da. Garrantzitsua da Fisika eta Matematika ikasgaiak eman izana eta Marrazketa teknikoa eta Industria-teknologiak edo Kimika ikasgaiak ere gomendatzen dira.
Goi-mailako Lanbide Heziketa ikasi duzu
Komeni da goi-mailako antzeko heziketa-zikloak ikasi izana, hala nola Fabrikazio mekanikoko diseinua, Mekatronika industriala eta Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa.
Hemen duzu ikusgai kredituak aitortzeko eta transferitzeko sistemaren esparru araudia.
Graduko irakasgaiak
- Diseinuaren metodologia
- Fabrikazio-prozesuak
- Materialen elastikotasuna eta erresistentzia
- Adierazpen artistikoa
- Erabilgarritasuna
- Ingurumen-alderdiak
- Marketina eta komunikazioa
- Ordenagailuz lagundutako diseinua
- Diseinu-proiektuen kudeaketa
Hizkuntza-betekizunak
Irakaskuntzez arduratzen den Goi Eskola Politeknikoaren hizkuntza-politikari jarraikiz, ikasleek kredituen % 60 inguru euskaraz, % 20 inguru gaztelaniaz eta gainerako % 20a ingelesez egitea aurreikusi da.
Hori dela eta, komeni da inskribatu aurretik ondoren zehaztuko ditugun hizkuntza-konpetentziak eskuratzea: