Helburuak eta konpetentziak

Titulazio Ofiziala

Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Mondragon/Arrasate

Plazak

70 plaza

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045232, type=text, options=[]}

PDF katalogoa

Helburuak eta konpetentziak

“Erabiltzen dituztenei balioa emango dieten produktu berritzaileak eta jasangarriak garatuko dituzu”

Gradu honen helburu nagusia da produktu berritzaileak —erabiltzen dituzten pertsonentzat baliagarriak, eraginkorrak eta erakargarriak izango direnak— sortzeko eta garatzeko beharrezkoak diren gaitasunak eta ezagutzak eskuratzea.

Industria-diseinuaren eremuan lan egitea inguratzen gaituzten produktuei forma ematea eta pertsonen eguneroko bizitza erraztea da. Beharrezkoa da gai izatea taldean eta diziplina arteko inguruetan lan egiteko, mekanikariekin, elektronikariekin, informatikariekin, marketin-eremuko jendearekin, hornitzaileekin eta bestelakoekin elkarlanean jarduteko eta, era horretan, kontsumo-produktuak, ekipo informatikoak, etxetresna elektrikoak, prentsak, trenak eta abar sormena erabiliz, era berritzailean eta ingurumena errespetatuz sortzeko.

Beraz, aditua izan beharko duzu produktuaren diseinuari lotutako hainbat alderditan, eta gai izan beharko duzu erabiltzaileen premiak identifikatzeko eta premia horiei industrian fabrikatzeko moduko produktu errealekin erantzuteko. Hortaz, erabiltzaileen premietatik abiatuta, produktuen garapenari buruz dituzun ezagutzak produktu horien diseinuaren, produkzioaren eta ondorengo merkaturatzearen planifikazioan aplikatzen jakingo duzu. Horretarako, produktuen diseinuari lotutako hiru alderdi landuko dituzu graduko lau urteetan.

sormena

Komunikazioa edo estetika

Kontzeptuen adierazpen grafikoaren eta forma, kolore eta testuren bilaketa eta hautaketaren bidez, azken erabiltzailearentzat erakargarriak izango diren produktuak sortzen ikasiko duzu.

Funtzionaltasuna eta erabilera

Gure eguneroko zeregin nagusia erabiltzailea gure lanaren ardatz bihurtzea izango da. Eguneroko bizitzako produktuak erabiltzeko zailtasunak identifikatuko dituzu, erabiltzaileen premiak interpretatuko dituzu, premia horiei forma emango diezu eta gai izango zara premia horiei hainbat teknikaren bidez konponbidea emateko (sormen-teknikak, erabilgarritasun-teknikak, ergonomia-teknikak eta abar).

Produktuaren bideragarritasun teknikoa

Material eta fabrikazio-prozesu egokiak hautatzearen eta proposatutako konponbideen fidagarritasuna, errentagarritasuna eta jasangarritasuna kalkulatzearen bidez.

 

Gainera, praktikan oinarritutako ikaskuntza-eredu propio eta berdingabe bati esker, ikasitako kontzeptu guztiak ingurune errealetan aplikatu ahal izango dituzu, eta, era horretan, enpresek eskatzen dituzten gaitasunak eskuratuko dituzu.

 

Produktu berritzaileak diseinatzea

Gai izango zara produktu kreatibo eta berritzaileak era autonomoan diseinatu, garatu eta fabrikatzeko.

Joerak ezagutzea

Egungo gizarte globalizatuaren premiak eta gustuak produktu edo zerbitzu berrietan islatzea.

Produktu jasangarriak sortzea

Produktuek beren bizi-ziklo osoan duten ingurumen-inpaktua identifikatu eta murriztu ahal izango duzu.

 

proiektuak

Erabilgarritasuna aztertzea

Produktua erabiltzen dutenen premiak aztertu eta identifikatzea: ergonomia (fisikoa eta emozionala), erabilera-zikloa edo pertzepzioa.

praktikotasuna

Erabiltzailea konbentzitzea

Komunikazio-estrategien, produktuaren estetikari lotutako lanaren, produktua baliagarriagoa eta ulertzen errazagoa izateko garatutako tekniken eta abarren bidez.

Konponbide lehiakorrak sortzea

Materialen eta fabrikazio-prozesuen ikuspuntutik teknikoki eta ekonomikoki bideragarriak izango diren konponbideak proposatzea.

 

Gradu honetan lortutako ikaskuntza-emaitzak Goi-mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. mailarekin bat datoz.

Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko’, apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuan ezarritako betekizunak betetzen dituzuen ikasleek C1 (EGA) mailaren baliokidea egiaztatzeko betekizunaren salbuespena lortu ahal izango duzue.

 

Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko Ingeniaritza ikasteko betekizunak

  •   Teknologia berrien eta diseinuaren mundua izugarri maite baduzu
  •   Artea, moda eta estetikari lotutako guztia interesatzen bazaizu
  •   Pertsona behatzailea eta sormen handikoa zarela uste baduzu

Persona

  •   Matematikan eta fisikan ongi moldatzen bazara
  •   Erabaki bat hartu aurretik, nahiago baduzu gauzak ongi aztertu
  •   Taldean eta arduraz lan egiteak motibatzen bazaitu

 

Esaldi horiekin bat bazatoz, Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzako Gradua aukera aproposa da zuretzat.

 

Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako Gradua ikasteko betekizunak

 

Graduko irakasgaiak

  • Diseinuaren metodologia
  • Fabrikazio-prozesuak
  • Materialen elastikotasuna eta erresistentzia
  • Adierazpen artistikoa
  • Erabilgarritasuna
  • Ingurumen-alderdiak
  • Marketina eta komunikazioa
  • Ordenagailuz lagundutako diseinua
  • Diseinu-proiektuen kudeaketa

 

Kontsultatu irakasgai guztiak

 

Lan irteerak 

Bankaren, automozioaren, aeronautikaren, elikagaien industriaren edo fabrikazioaren sektoreetako enpresetan lan egingo duzu, eta, besteak beste, honako lanpostu hauek bete ahal izango dituzu:

  • Produktu-garapeneko arduraduna.
  • Berrikuntza Departamentuko arduraduna.
  • Marketin eta komunikazioko arduraduna.
  • Industria-diseinuko kabinete batean.
  • Zure enpresa edo startup propioan.

Graduaren lanbide-irteerak

Unibertsitatea baino gehiago gara