Sartzeko baldintzak
Sartzeko baldintzak
Komunikazioaren munduan lan egiteko, Ikus-entzunezko Komunikazio Graduan sartu aurretik, gomendagarria da adierazpen hauetariko batzuen bitartez zeure burua identifikatzea:

Teknologia
Teknologia berrien munduak liluratzen nau, eta egunean nago kamera, ordenagailu, mugikor eta abarrei dagokienez.

Sormena
Gustatzen zait sormena eta gustatzen zait estetika eta originaltasun aldetik nabarmentzen diren edukiak sortzea.

Analisia
Pertsona analista, antolatua eta arrazionala naiz. Ez zait gustatzen erabakiak hartzea aurrez datu guztiak aztertu gabe.

Bideoa eta argazkigintza
Beti izaten dut kamera edo smartphone bat eskura, inguruan gertatzen den guztia grabatzeko edo argazkitan jasotzeko.

Komunikazioa
Jakin-mina duen pertsona bat naiz, eta gustatzen zait albisteak egunean-egunean jakitea eta esan nahi dudana argi adieraztea.

Talde-lana
Lankidetzan aritzea funtsezkoa da, eta gustatzen zait beste pertsona batzuen babesa bilatzea gure helburuak betetzeko.

Idazketa
Badut nire ideiak idatziz adierazteko eta jendea erakartzeko istorioak kontatzeko erraztasuna.

Publizitatea eta sare sozialak
Gustatzen zait publizitatearen eta diseinu grafikoaren mundua eta sare sozialetako edukiak partekatzea.
Identifikatu duzu zeure burua? Orduan, zuretzat ezin egokiagoa da Ikus-entzunezko Komunikazioa Gradua!
Sartzeko bideak
Bi bidetatik sar zaitezke graduan: Batxilergoa ikasi ondoren edo Irudiaren eta Soinuaren arloko Goi Mailako Heziketa Zikloren bat egin ondoren.
1) Batxilergoa ikasi baduzu (gradua 4 urtetan)
Batxilergoko edozein modalitate ikasita, eta Unibertsitatean sartzeko azterketa gaindituta edo 25 urtetik gorakoentzako azterketa eginda, gradua ikas dezakezu.
2) Goi Mailako Lanbide Heziketa Zikloa egin baduzu (gradua 3 urtetan)
Sarbidea izango duzu graduan Irudiaren eta Soinuaren arloko goi mailako Lanbide Heziketa Zikloa egina baduzu. Kasu honetan, baliozkotuta izango dituzu zenbait kreditu eta egin ahal izango duzu gradua hiru urtetan. Lanbide Heziketako bost ziklo hauek hartuko dira kontuan:
- Ikus-entzunezko proiektuen eta ikuskizunen errealizazioa.
- Irudia argiztatzea, hartzea eta tratatzea.
- Ikus-entzunezkoetarako eta ikuskizunetarako soinua.
- 3D animazioa, jokoak eta ingurune elkarreragileak.
- Marketina eta publizitatea.
Bi ziklo eta bi ibilbide
Gradua bina urteko bi ziklotan antolatuta dago. Lehen bi ikasturteetan, komunikazioaren zenbait esparrutako funtsezko ezagutzak jasoko dituzu. Hirugarren eta laugarren ikasturteetan, bi ibilbide hauetatik bat aukeratuko duzu:
- Ikus-entzunezko sormena: zure sormena landu, eta hurbiletik ezagutuko dituzu ikus-entzunezkoen sektoreko askotariko aukerak (zinema, telebista, Internet) eta rol profesionalak.
- Komunikazio digitala: komunikazio digital korporatiboan eta enpresa-komunikazioan sakonduko duzu, ingurune digitala eta ikus-entzunezkoena ardatz hartuta. DUALA.
Graduko edukiak
- Ahozko eta idatzizko komunikazioa
- Ikus-entzunezko gidoigintza eta narratiba
- Argazkigintza, argiztapena eta tratamendu digitala
- Ikus-entzunezko lanen publizitatea, sustapena eta zabalkundea
- Animazioa
- Argiztapena eta soinua
- Ikus-entzunezko teknologia
- Ingurune digitalak: web-sarea, sare sozialak...
- Marketina
- Komunikazio korporatiboa
- Publizitatea
- Ekitaldien antolaketa
Kontsultatu Ikus-entzunezko Komunikazio Graduko irakasgai guztiak