Ikasketa plana

Titulazio Ofiziala

Ikus-entzunezko Komunikazioan graduatua

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Aretxabaleta

Plazak

50 plaza (15 aipamen DUALA)

Hizkuntza

Euskara, gaztelera eta ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043972, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Ikasketa plana

Ikus-entzunezko Komunikazioa graduan, komunikazioaren munduko esparru guztietan lan egingo duzu, diziplina anitzeko moduluen bitartez. Batik bat ikus-entzunezkoetan, multimedian eta ingurune digitalean aditua izateko beharrezkoak diren konpetentziak lortuko dituzu.

Gradua bina urteko bi ziklotan antolatuta dago. Lehen bi ikasturteetan, komunikazioaren zenbait esparrutako funtsezko ezagutzak jasoko dituzu. Hirugarren eta laugarren ikasturteetan, bi ibilbide hauetatik bat aukeratuko duzu:

  1. Ikus-entzunezko sormena. Zure sormena landu, eta hurbiletik ezagutuko dituzu ikus-entzunezkoen sektoreko askotariko aukerak (zinema, telebista, Internet) eta rol profesionalak.
  2. Komunikazio digitala. DUALA. Komunikazio digital korporatiboan eta enpresa-komunikazioan sakonduko duzu, ingurune digitala eta ikus-entzunezkoena ardatz hartuta.

Graduko moduluak

Ikus-entzunezkoa

Komunikazioa

Eraginkortasunez komunikatuko duzu ikus-entzunezko orotariko hedabideetan: telebista, irratia, zinema eta Internet.

Dokumentazioa

Informazio-iturri onenak identifikatzeko trebetasunak eskuratuko dituzu.

bidaiak

Teknologia

Proiektuak egiteko eta kudeatzeko ikus-entzunezko tresna guztiak erabiltzen ikasiko duzu.

 

Errealizazioa

Dokumental baten edo fikzio-lan baten fase guztiak planifikatu, kudeatu eta koordinatuko dituzu.

 

Zinema / Telebista

Gidoigintza

Fikzio-lanetako eta dokumentaletako gidoiak sortzeko teknika narratiboak ezagutuko dituzu.

Telebistako audientziak

Telebista-programetarako estrategiak analizatzeko eta garatzeko nozioak jasoko dituzu.

Aktoreen zuzendaritza

Ikus-entzunezko orotariko proiektuetako aktoreen eszenografia zuzendu eta kudeatuko duzu.

 

Soinua

Soinu-teknikak

Ikus-entzunezko proiektuetako soinua gidatzeko tresnak eta trebetasunak ikasiko dituzu.

 

Irudia

erronkak

Argazki-zuzendaritza

Planoak eta eszenifikazioa zuzentzeko ezagutzak lortuko dituzu.

Argiztapena

Plano bakoitzeko argiztapena eraginkortasunez erabiltzeko teknikak ezagutuko dituzu.

Animazio grafikoa

Irudiak mugimenduan sortzeko tresnak erabiltzen ikasiko duzu.

 

Trebetasunak

Ekintzailetza

Ikus-entzunezko enpresa bat sortzeko eta lantalde bat kudeatzeko trebetasunak garatuko dituzu.

Komunikazio eraginkorra

Zure ideiak edozein formatutan argi eta zehatz komunikatzeko gai izango zara.

Berrikuntza eta sormena

Ideia berritzaile eta sortzaileak garatzeko teknikak ikasiko dituzu.

 

Kontsultatu irakasgai guztiak

 

Proiektuak eginez lortuko dituzu beharrezkoak dituzun konpetentziak

Esperientzia profesionala lor dezazun, graduan zehar taldean lan egingo duzu, proiektu eta erronka errealekin.

 

Ezagutu gure ikasketa-metodologia

 

Irakasgaiak mailaz maila

1. maila

  Ikasgaia Mota ECTS
PDF Irudiaren teoria eta lanketa digitala D 12
PDF Hizkuntza, ahozko komunikazioa eta irratigintza OP 12
PDF Ikus-entzunezko komunikazioaren historia eta teoria OP 12
PDF Ikus-entzunezko lengoaia eta teknologia D 12
PDF Komunikazio multimedia parte-hartzailea OP 12
  Guztira   60

2. maila

  Ikasgaia Mota ECTS
PDF Informazioaren, deontologiaren eta ikus-entzunezko zuzenbidearen oinarriak D 15
PDF Ikus-entzunezko komunikazioaren joerak D 9
PDF Kultura bisual eta digitala OP 12
PDF Komunikaizoa gizarte eraldaketarako OP 12
PDF Entretenimendurako ikus-entzunezko edukiak D 12
  Guztira   60

 

3. maila

  Ikasgaia Mota ECTS
PDF Garapen profesionala enpresetan (Practicum) D 18
PDF Sormen-idazketa D 6
PDF Mundu garaikideren oinarriak eta errepresentazioa D 6
PDF Ikus-entzunezkoen sustapena eta banaketa D 6
  Ibilbidea 1: Ikus-entzunezko sormena    
PDF Fikzioa eta dokumental garaikidea sortzen H 15
PDF Ikus-entzunezko sormen interaktiboa H 9
  Ibilbidea 2: Komunikazio digitala    
PDF Komunikazio digitalaren estrategia eta kudeaketa H 15
PDF Marketin digitala eta publizitate-errealizazioa H 9
  Guztira   60

 

4. maila

  Ikasgaia Mota ECTS
PDF Garapen profesionala eta komunikazio-enpresen eraketa D 12
PDF Komunikazio-ikerketak: idazketa, metodoak eta teknikak D 6
PDF Etorkizun-joera eta erronkak D 6
PDF Gradu Bukaerako Lana (GBL) D 18
  Ibilbidea 1: Ikus-entzunezko sormena    
PDF Formatu eta eduki berriak sortzea H 18
  Ibilbidea 2: Komunikazio digitala    
PDF Kultur ekitaldiak antolatu eta ekoiztea H 18
  Guztira   60

  

Ikasleak, Ikus-entzunezko sormena ibilbidea edo Komunikazio digitala ibilbideen artean aukeratu beharko du.

  

Laburdurak

  • OP: Oinarrizko Prestakuntza
  • D: Derrigorrezko
  • H: Hautazkoa
  • GBL: Gradu Bukaerako Lana

Unibertsitatea baino gehiago gara