Ikasten jarraitu
Ikasten jarraitu
Haur Hezkuntzako zure gradua lortzen duzunean, trebatzen jarraitu ahal izango duzu gehien interesatzen zaizun arloan espezializatzeko. Hala, aukera hauek izango dituzu: gradu bereko bigarren aipamen bat egin, Lehen Hezkuntzako gradua ikasi, unibertsitateko master bat egin edo irakasleei zuzendutako hezkuntza-arloko ikastaro laburretan prestatzen jarraitu.
Ikasi bigarren gradua edo bigarren aipamena Hezkuntzan
Dagoeneko graduatu bazara, orain Haur Hezkuntza graduko bigarren espezialitate bat lor dezakezu, edo Lehen Hezkuntza gradua egin, modalitate erdipresentzialean ikasiz (online + saioak/tutoretzak eta derrigorrezko praktika presentzialak), eta ikasketak lanarekin edo beste jarduera batzuekin bateratu ditzakezu.
Ikasi beste aipamen bat Haur Hezkuntzan Ikasi beste gradu bat: Lehen Hezkuntza
Haur Hezkuntza graduko aipamenak
Haur Hezkuntza Orokorra
Tutore gisa ikasleekin, familiekin edo hezkuntza-komunitatearekin lankidetzan jarduteko gaitasunak eskuratuko dituzu.
Atzerriko Hizkuntza
Hizkuntza eta kultura anitzeko testuinguruetan lan egin ahal izango duzu, ikasgelako haurren hizkuntza eta komunikazio beharrei erantzunez.
Entzumena eta Mintzaira
Entzumen- eta hizkuntza-zailtasunak dituzten haurren garapenean lan egingo duzu ikastetxeetan.
Psikomotrizitatea
Haurraren garapen psikomotorearen gakoak ezagutuko dituzu eta haren beharrei erantzuten ikasiko duzu. Gainera, haurren jolas eta mugimendu libreak behatzen eta interpretatzen ikasiko duzu.
Aipamenei buruzko informazio gehiago
Zergatik ikasi master bat?
Ikasketak amaitu ahala, gehien gustatzen zaizkizun hezkuntza-arloak zeintzuk diren ohartuko zara. Unibertsitate-master bat eginez, espezializatzeko eta zure gaitasunak hobetzeko beharrezko prestakuntza lortuko duzu, norabide horretan sakontzen lagunduz edo ikerketa eta doktorego-ikasketak bezalako bide berri bat hartuz:
Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan unibertsitate masterra - LIT
Enpresa- zein hezkuntza-inguruneetan ikaskuntza errazteko proiektu berritzaileak ikertzeko, garatzeko, bultzatzeko eta kudeatzeko gaitasunak eskuratuko dituzu.
Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterrari buruz gehiago jakin
Hezkuntza Berrikuntzarako Ikerketa unibertsitate masterra
Ikasiko duzu identifikatzen hezkuntza arloko ikerketa eta berrikuntza ildo berriak eta ekingo diozu berrikuntzarekin lotutako ikerketa galderak erantzuteari.
Hezkuntza Berrikuntzarako Ikerketa Unbertsitate Masterrari buruz gehiago jakin
Haur Hezkuntzarekin loturiko ikastaroak
Unibertsitate-master bat egiteko denborarik ez badaukazu baina prestakuntza jasotzen jarraitu nahi baduzu, hona hemen ikastaro aurreratu laburragoak egiteko zenbait aukera, lan-mundurako presta zaitezen.
Kontsultatu haur hezkuntzarekin lotutako ikastaro guztiak
Lanerako aukerak
Profesional gehienek eskola publikoetan, pribatuetan edo itunduetan lan egiten dute, Haur Hezkuntzaren esparruan, bi zikloetan, 0 eta 6 urte bitarteko haurrekin. Baina askoz gehiago dira Haur Hezkuntzako graduak eskaintzen dituen lan-irteerak, adibidez:
- Material didaktikoen diseinua.
- Heziketa fisikoa Haur Hezkuntzan.
- Hezkuntza plastikoa.
- Hezkuntza atzerriko hizkuntzan.
- Behar bereziak dituzten haurren hezkuntza.