MGEP GMHZ Mekatronika Industrialeko konpetentziak ezagutzen ULMA Packaging enpresaren eskutik

DEGREE

Técnico Superior en Mecatrónica Industrial

Familia profesional: Instalación y Mantenimiento

DURATION

1º curso 990h

2º curso 1010h

FACULTY/CAMPUS

Escuela Politécnica Superior de Mondragon

LANGUAGES

Euskera

MODALITY

Presencial

Class size

50 places

{name=ID_Formulario_descarga, data=1362931, type=text, options=[]}

PDF Catálogo

Back

MGEP GMHZ Mekatronika Industrialeko konpetentziak ezagutzen ULMA Packaging enpresaren eskutik

ULMA PACKAGING

MGEP GMHZ Mekatronika Industrialeko konpetentziak ezagutzen ULMA Packaging enpresaren eskutik

$titulo.getData()


Pasa den irailak 13 asteazkenean,Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Mekatronika Industrialeko ikasleen aurrean ULMA taldeko ULMA Packaging enpresaren aurkezpen bat bideratu zen.

Kurtso hasiera dela eta ikasleek Mekatronika Industrialeko konpetentziak zeintzuk diren ikasi behar dituzte eta baita zein lan mota desberdinak garatzeko aukera izango duten: Muntatzaile elektro-mekanikoak, Mantenu arloko langilea edo eta makina edo linea automatizatuen makinista-aditu langilea. Lan mota desberdin hauek burutzeko etorkizunean, ULMA Packaging enpresa garrantzitsu bat gerturatu zaigu ikasleei aurkezteko asmoz.

ULMA Packaging-eko Giza Baliabideetako Lara Martin eta Markel Apellaniz lankideak etorri zaizkigu eta ULMA Packaging-en aurkezpena bideratu dute: kokapena, langile kopurua, egiten dituzten produktuen azalpenak, eta lanbide zehatzari buruz azalpenak eman dizkiete ikasleei.

Enpresaren informazioa zabaldu ondoren, urtarrilean bideratuko dugun Erronkan erabiliko ditugun bi azpimultzoak kokatu dituzte beraiek muntatzen dituzten Flow Packeko eta Termoformatuko makinetan. Zein den beraien helburua eta enpresako lanpostuetan beraiekiko zer nolako lanak egin behar diren azaldu diete bideo eta argazki batzuen laguntzaz.

Bide batez ikasleengandik zer espero duten azaldu die. Jarreraren erabateko garrantzia azpimarratu dute, mugikorraren erabilpenarekin kontuz ibiltzeko, Talde lanean lan egiteko ohitura izan dezatela, ardurak hartzeko prestutasuna eduki dezatela. Pertsona konprometituak izatea eskatzen dute.

Bukatzeko ikasleen galdera batzuk erantzun dituzte eta urtarrilerako gelditu gara, Erronkaren hasieran ULMA Packaging bisitatuko baitugu.

Eskerrak ematea nahiko genieke bai Lara bai Markeli beraien interesarengatik eta egindako aurkezpenarengatik.

Mekatronika Industrialeko ikasleek beraien etorkizuneko enpresa aukera bat zein izan daitekeen argitu dute.