‘Ikuskizunak soinuztatzeko nahasketa-mahaia’ ikastaroa doan eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak, ESCACekin batera

Back

‘Ikuskizunak soinuztatzeko nahasketa-mahaia’ ikastaroa doan eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak, ESCACekin batera

Profesionalentzako prestakuntza

‘Ikuskizunak soinuztatzeko nahasketa-mahaia’ ikastaroa doan eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak, ESCACekin batera

Ikastaroa doakoa izango da eta maiatzaren 6tik uztailaren 8ra egingo da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Aretxabaletako campusean. Ikastaroa Kataluniako Escola Superior de Cinema i Audiovisuals (ESCAC) erakundearekin elkarlanean diseinatu da.

2025·04·08

$titulo.getData()


Ikuskizunak soinuztatzeko nahasketa-mahaia maiatzaren 6tik uztailaren 8ra egingo da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Aretxabaletako campusean. Saioak astearteetan izango dira, 09:00etatik 13:30etara.

 

Ikastaroa Ikastaroa Kataluniako Escola Superior de Cinema i Audiovisuals (ESCAC) erakundearekin lankidetzan diseinatu da eta doakoa izango da. Izen-ematea Kataluniako Escola Superior de Cinema i Audiovisuals erakundearen webgunean egingo da.

 

Ikastaro honetan, parte hartzaileek audioaren oinarriak ikasiko dituzte: frekuentzia, ganantziak, eta ekualizazioa bezalako funtsezko kontzeptuak barne. Zuzeneko ekitaldietarako soinu-mahaiak erabiltzera bideratuko dira bereziki saioak, soinu-sistemak konfiguratzeko eta jarduteko trebetasun praktikoa garatuz. Audio garbi eta profesionala lortzeko funtsezko teknikak ezagutuko dituzte parte-hartzaileek.

 

Ikastaroaren helburuak

Ez da soinuztatzeari buruzko aldez aurreko ezagutza teknikorik behar, baina komeni da parte-hartzaileek interesa izatea soinuan, musikan edo ikuskizunen produkzioan, eta oinarrizko ezagutzak izatea ikus-entzunezko teknologian edo ekipoetan.

 

Ikastaro honen helburuak honako hauek dira: soinuaren funtsezko kontzeptuen eta horiek ikuskizunetan duten aplikazioaren oinarri sendoa ematea, zuzeneko ekitaldietan erabiltzen diren soinu-ekipoen maneiua eta konfigurazioa ezagutzea, ikasleak audio-sistemak instalatzeko eta doitzeko gaitzea, soinuztatzeko arazo teknikoak diagnostikatzeko eta konpontzeko trebetasunak garatzea eta lankidetza eta talde-lana sustatzea zuzeneko produkzio-ingurune baten barruan.

 

Doako ikastaroa

Ikastaroa doakoa da; 150 euroko fidantza bat eskatuko da, eta diru-sarrera egin den kontu berera itzuliko da ikastaroa amaitu ondoren. Fidantza itzultzeko, beharrezkoa izango da gutxienez % 80ko asistentzia izatea.

 

Kataluniako Escola Superior de Cinema i Audiovisuals (ESCAC) erakundearekin diseinatu da, Next Generation programaren Europako funtsekin sortutako Fast Forward by Escasc programaren barruan.

 

Informazioa

Julene Gorrotxategi Alberdi

idazkaritza.huhezi@mondragon.edu 

600 022 720

 

We are more than a university