DATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA | |
---|---|
Arduraduna | “Jose Mª Arizmendiarrieta” Mondragon Goi Eskola Politeknikoa S. Coop. |
Helburua | Webgunerako sarbidea eta ikerketa proiektuko partaidetza kudeatzea. |
Legitimazioa | Interesdunaren onarpena |
Hartzaileak | Ez da datu lagapenik aurreikusten |
Eskubideak | Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzekoak, bai eta beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen denez. |
Informazio gehigarria | Datuen Babesari buruzko informazio osagarria eta zehatza daukazu kontsultagai gure web orrian:
Lege Oharra: + info Cookie politika: https: + info |
Datu Pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoak, abenduaren 5ekoak, eta Europako Parlamentu eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduak (EB), apirilaren 27koak (“Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra edo DBEO”) ezartzen dutenaren arabera, jakinarazten dizugu CircularTransen arduraduna hau dela:
- “Jose Maria Arizmendiarrieta” Mondragon Goi Eskola Politeknikoa S. Coop. Loramendi, 4, 20500 Arrasate / Mondragon. IFZ: F20045241
CircularTransen bitartez datu pertsonal hauek baino ez ditugu tratatuko:
- Izena
- Abizenak
- Prestakuntza
- Enpresako kargua
- Posta elektronikoa
- Telefonoa
Datu horiek emateko derrigortasuna edo premia izartxo batez adieraziko da (*) zerbitzu bakoitzari dagozkion galdetegietan edo ataletan.
Zure datu pertsonalak xede hauetarako baino ez dira erabiliko:
- Sarbide osoa kudeatzeko eta CircularTrans ikerketa proiektua egiteko.
- Zurekin harremanetan jartzeko.
Ez ditugu zure datu pertsonalak tratatuko aurretik esandakoez bestelako beste edozein helburutarako, legeak ezarrita ez bada edo tartean eskakizun judizialen bat ez badago.
Datuak gordetzea: emandako baimena kentzen ez den bitartean eta legez ezarritako epeak bete arte gordeko eta tratatuko dira datu pertsonalak.
Hori dena, kentzeko eta mugatzeko eskubidea eta besteren bat gauzatzeko aukera galdu gabe, hori eginez gero CircularTransek zure datuak bloketatuko baititu legez dagozkizun obligazioek irauten duten bitartean.
Datuen tratamendurako lege oinarria da interesdunak aurretik azaldutako helburuetarako emandako onarpenaren bidez emandako legitimazioa. Onarpen hori une hauetan eskatuko zaio:
- bere datuak tratatzen hai aurretik,
- erabiltzaile gisa erregistratzean.
Interesdunak, ordea, datu horiek emateari ezetz esan ahal dio, berak hala nahi badu, edo ondoren datuen tratamendurako emandako onarpena indargabetu, jakinda ezezko horrek bere eskaerari erantzun ezin izatea edo webgunean erregistratuta jarraitu ezin izatea ekarriko duela.
CircularTransek ulertzen du datu horiek ematean interesdunak berariaz adierazten, onartzen eta baimentzen duela bere datuak aurretik azaldutako xedetarako tratatzea.
CircularTransek ez dizkie hirugarrenei zure datu pertsonalak lagako, non eta legez ez gauden horretara behartuta edo zuk ez diguzun berariaz baimena eman.
Interesdunen eskubideak. Edozein pertsonak eskubidea dauka jakiteko ea CircularTransek berari buruzko datu pertsonalak tratatzen dituen ala ez. Horrela, informazioa zehatza eta egiazkoa izatea ere ziurtatzen dugu.
- Datuak eskuratzeko eskubidea: interesdunak tratatzen ari diren bere datu pertsonalen gaineko informazioa ezagutu eta eskuratu dezake.
- Datuak zuzentzeko eskubidea: okerrak zuzendu daitezke, bai eta zehatzak ez diren edo osatu gabe dauden datuak aldatu ere, tratamenduaren xede den informazioaren egiazkotasuna bermatzeko.
- Datuak kentzeko eskubidea: tratamenduaren helburu diren datuak kentzeko eskatu dezake.
- Datuen tratamendua aurkatzeko eskubidea: Interesdunak bere datu pertsonalak tratatzeari ezetz esateko edo tratatzeari uzteko eskatzeko duen eskubidea.
- Tratamendua mugatzeko eskubidea: egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu dezakete, eta kasu horretan erreklamazioak egiteko edo erreklamazioetan defendatzeko baino ez dira gordeko datuak.
- Datuak lekuz aldatzeko eskubidea: Interesdunek guri emandako beraiei buruzko datuak jasotzeko eskatu ahal izango dute edo –teknikoki posible den guztietan– beraiek aukeratzen duten beste tratamendu arduradun bati bidaltzeko, erabilera arrunterako den eta mekanikoki irakurtzeko den formatu egituratu batean.
- Erabaki indibidual automatizatuen xede ez izateko eskubidea (profilen lanketa barruan sartuta): tratamendu automatizatuan oinarrituta eta eragin garrantzitsuak dauzkan erabaki baten xede ez izateko eskubidea.
Era berean, interesdunak eskubidea dauka berak emandako baimena edozein unetan kentzeko; halere, horrek ez dio eragingo izango datuak emateko unean emandako baimenean oinarrituta egin den tratamenduaren zilegutasunari.
Azaldutako eskubideetako edozein erabili nahi baduzu, bidali eskutitz bat, mesedez, dpo@mondragon.edu helbide elektronikora, zure datu guztiak eta NANa ere sartuta.
CircularTransek jakinarazten dizu, baita ere, Datuen Babeserako Espainiako Bulegoan (www.agpd.es) erreklamazio bat aurkez dezakezula.