Gure egunerokotasunean hainbat gailu aurki ditzakegu ingeniaritzaren beharra izan dutenak garatuak izateko. Baina, gai izango ginateke garapenean beharrezkoak izan diren ezagutzak Ingeniaritzaren arlo bakarrekin erlazionatzeko? Mekanika edo informatikarekin erlazionatuko genuke soilik? Kasu gehienetan diziplina ezberdinen beharra dagoela ohartuko gara.
Mekatronikako Ingeniaritzan graduatu bezala, elektronika, mekanika edo automatizazioaren inguruko ezagutzak era uztartuan landuko dituzu, produktu, sistema edo prozesu industrialen garapenerako perspektiba integratzaile batetik abiatuz.
Ingeniaritzaren oinarriak landu eta barneratuko dituzu ikasturte honetan. Horrekin batera, hautatu duzun ingeniaritzara lehen hurbilketa bat izango duzu ikasturtean zehar eta bereziki titulazio honetan soilik landuko den ikasgaiaren bitartez.
Kurtso honetan, hautauriko tituluko oinarrizko teknologiak lantzeaz gain, zure garapen profesionalari eragingo dioten arlo ezberdinak indartzeko aukera izango duzu. Aukeratu 2 ikasgai filtroak erabiliz.
Ikasturte honetako lehen hilabeteetan zure ingeniaritzaren azken txanpan sartzen zara, eta zure bereizgarria zein izango den erabakitzeko aukera duzu. Zein da zure ibilbidea? Aukeratu ibilbide 1 filtroak erabiliz.
Bete hurrengo galdetegia simulazioa jaisteko