Ingeniaritza Biomedikoak ingeniaritzaren printzipioak, ezagutzak, jarrerak eta gaitasunak aplikatzen ditu medikuntza alorrean, eta osasunarloko beharrei erantzungo dieten irtenbide teknologikoak proposatzeko trebatzen ditu graduatuak, gailu, sistema eta zerbitzu berritzaileak garatuz.
Disziplina anitzeko profila lortuko duzu eta, horri esker, Osasun Zientzien eta, bereziki Medikuntzaren eremura eraman ahal izango dituzu ingeniaritzaren arloko jakintzak, aurrerapen teknologikoen partaide izanik eta hauen kudeaketan parte hartuz.
Ingeniaritzaren oinarriak landu eta barneratuko dituzu ikasturte honetan. Horrekin batera, hautatu duzun ingeniaritzara lehen hurbilketa bat izango duzu ikasturtean zehar eta bereziki titulazio honetan soilik landuko den ikasgaiaren bitartez.
Kurtso honetan, hautauriko tituluko oinarrizko teknologiak lantzeaz gain, zure garapen profesionalari eragingo dioten arlo ezberdinak indartzeko aukera izango duzu. Aukeratu 2 ikasgai filtroak erabiliz.
Kurtso honetan, hautauriko tituluko oinarrizko teknologiak lantzeaz gain, zure garapen profesionalari eragingo dioten arlo ezberdinak indartzeko aukera izango duzu. Aukeratu 2 ikasgai filtroak erabiliz.
Ikasturte honetako lehen hilabeteetan zure ingeniaritzaren azken txanpan sartzen zara, eta zure bereizgarria zein izango den erabakitzeko aukera duzu. Zein da zure ibilbidea? Aukeratu ibilbide 1 filtroak erabiliz.
Bete hurrengo galdetegia simulazioa jaisteko