Gure etorkizuna zainduko duten produktuak eta prozesuak lortzeko materialei eta fabrikazio-teknologiei buruzko ezagutzak jasoko dituzu.
Ondo asko dakigu zer inpaktu duen industriak ingurumenean, eta murriztu beharra dagoela bai fabrikazio-prozesuek, bai materialek —baita fabrikatutako produktuak berak ere— eragiten duten kutsadura. Horregatik, funtsezko eginkizuna izango duzu etorkizunean, profesional gisa. Izan ere, produktu jasangarriagoak garatuko dituzu, materialei eta prozesuei buruz izango duzun ezagutzari esker.
Graduatu ondoren, punta-puntako enpresa industrial eta teknologikoetako teknika-, berrikuntza- eta ikerketa-sailetan lan egiteko behar diren ezagutzen jabe izango zara. Produktuaren, makinaren, fabrikazio-prozesuaren, instalazioaren edo mantentze-lanaren edozein garapen-fasetan lan egiteko gai izango zara.
Ingeniaritzaren oinarriak landu eta barneratuko dituzu ikasturte honetan. Horrekin batera, hautatu duzun ingeniaritzara lehen hurbilketa bat izango duzu ikasturtean zehar eta bereziki titulazio honetan soilik landuko den ikasgaiaren bitartez.
Kurtso honetan, hautauriko tituluko oinarrizko teknologiak lantzeaz gain, zure garapen profesionalari eragingo dioten arlo ezberdinak indartzeko aukera izango duzu. Aukeratu 2 ikasgai filtroak erabiliz.
Kurtso honetan, hautauriko tituluko oinarrizko teknologiak lantzeaz gain, zure garapen profesionalari eragingo dioten arlo ezberdinak indartzeko aukera izango duzu. Aukeratu 2 ikasgai filtroak erabiliz.
Ikasturte honetako lehen hilabeteetan zure ingeniaritzaren azken txanpan sartzen zara, eta zure bereizgarria zein izango den erabakitzeko aukera duzu. Zein da zure ibilbidea? Aukeratu ibilbide 1 filtroak erabiliz.
Bete hurrengo galdetegia simulazioa jaisteko