Ezagutzen dituzu Tesla eta Edison bezalako izenak? Beraiek bezalako zientzialariei esker, pasa den mende hasieran, elektrizitatearen generazio industrialaren eta erabilpen masifikatuaren hastapenak eman ziren. Erabilpen horren gorakadak osagai elektroniko berrien asmakuntzak bultzatu zituen, eta ondorioz, elektronika bezala ezagutzen dugun diziplina sortu zen.
Gaur egun, ezin dugu gure gizartea elektrizitate eta elektronikarik gabe irudikatu. Etxeko argiak, indukziozko sukaldea, telefono mugikorrak... Guztiz txertatuta ditugu gure egunerokotasunean. Etorkizun oparoa duen esparru teknologiko honen inguruko merkatua geroz eta indar eta pisu handiagoa hartzen ari da.
Elektronikako ingeniaritzako profesional gisa graduatu ondoren, gai izango zara gailuak programatzeko, zirkuitu elektronikoak garatzeko, robotak sortzeko, etorkizuna definituko duten industria-prozesuak automatizatzeko, ibilgailu elektrikoak diseinatzeko eta energia-kontsumoa optimizatzekoetorkizuna definituko duten industria-prozesuak automatizatzeko, ibilgailu elektrikoak diseinatzeko eta energia-kontsumoa optimizatzeko.
Ingeniaritzaren oinarriak landu eta barneratuko dituzu ikasturte honetan. Horrekin batera, hautatu duzun ingeniaritzara lehen hurbilketa bat izango duzu ikasturtean zehar eta bereziki titulazio honetan soilik landuko den ikasgaiaren bitartez.
Kurtso honetan, hautauriko tituluko oinarrizko teknologiak lantzeaz gain, zure garapen profesionalari eragingo dioten arlo ezberdinak indartzeko aukera izango duzu. Aukeratu 2 ikasgai filtroak erabiliz.
Kurtso honetan, hautauriko tituluko oinarrizko teknologiak lantzeaz gain, zure garapen profesionalari eragingo dioten arlo ezberdinak indartzeko aukera izango duzu. Aukeratu 2 ikasgai filtroak erabiliz.
Ikasturte honetako lehen hilabeteetan zure ingeniaritzaren azken txanpan sartzen zara, eta zure bereizgarria zein izango den erabakitzeko aukera duzu. Zein da zure ibilbidea? Aukeratu ibilbide 1 filtroak erabiliz.
Bete hurrengo galdetegia simulazioa jaisteko