Industria Diseinuko eta Produktu Garapeneko Ingeniaritzaren eginkizuna inguratzen gaituzten produktuei forma ematean eta pertsonen eguneroko bizitza erraztean datza. Sormena erabiliz, era berritzailean eta ingurumena errespetatuz, telefono mugikorrak, ontziak, kontsumoko produktuak, industriako makinak eta abar diseinatu eta garatuko dituzu.
Enpresa-berrikuntzari hertsiki lotutako jarduera da, produktu-proposamen berriak planteatzeaz eta gauzatzeaz arduratuko den pertsona izango baitzara.
Ingeniaritzaren oinarriak landu eta barneratuko dituzu ikasturte honetan. Horrekin batera, hautatu duzun ingeniaritzara lehen hurbilketa bat izango duzu ikasturtean zehar eta bereziki titulazio honetan soilik landuko den ikasgaiaren bitartez.
Kurtso honetan, hautauriko tituluko oinarrizko teknologiak lantzeaz gain, zure garapen profesionalari eragingo dioten arlo ezberdinak indartzeko aukera izango duzu. Aukeratu 2 ikasgai filtroak erabiliz.
Kurtso honetan, hautauriko tituluko oinarrizko teknologiak lantzeaz gain, zure garapen profesionalari eragingo dioten arlo ezberdinak indartzeko aukera izango duzu. Aukeratu 2 ikasgai filtroak erabiliz.
Ikasturte honetako lehen hilabeteetan zure ingeniaritzaren azken txanpan sartzen zara, eta zure bereizgarria zein izango den erabakitzeko aukera duzu. Zein da zure ibilbidea? Aukeratu ibilbide 1 filtroak erabiliz.
Bete hurrengo galdetegia simulazioa jaisteko