Ingurumenak eta energia-ongizateak kezkatzen bazaitu eta zientziak eta teknologia berriek etorkizuneko gizartearen beharrizanei erantzuteko eskaintzen dituzten aukerak oso gustuko badituzu, hau da zure gradua.
Energiaren ingeniaritzako graduan energia sortzeko, biltegiratzeko, garraiatzeko eta modu efizientean kontsumitzeko funtsezkoak diren kontzeptuetan eta teknologietan trebatuko zara: teknologia elektrikoa, makina termikoak, elektronika, robotika, motor eta makina elektrikoak, bateriak, kudeaketa eta iraunkortasuna… Enpresek eta gizarteak energiaren alorrean dituzten erronkei erantzuteko beharrezkoak diren ezagutzak eta gaitasunak eskuratuko dituzu
Ingeniaritzaren oinarriak landu eta barneratuko dituzu ikasturte honetan. Horrekin batera, hautatu duzun ingeniaritzara lehen hurbilketa bat izango duzu ikasturtean zehar eta bereziki titulazio honetan soilik landuko den ikasgaiaren bitartez.
Kurtso honetan, hautauriko tituluko oinarrizko teknologiak lantzeaz gain, zure garapen profesionalari eragingo dioten arlo ezberdinak indartzeko aukera izango duzu. Aukeratu 2 ikasgai filtroak erabiliz.
Kurtso honetan, hautauriko tituluko oinarrizko teknologiak lantzeaz gain, zure garapen profesionalari eragingo dioten arlo ezberdinak indartzeko aukera izango duzu. Aukeratu 2 ikasgai filtroak erabiliz.
Ikasturte honetako lehen hilabeteetan zure ingeniaritzaren azken txanpan sartzen zara, eta zure bereizgarria zein izango den erabakitzeko aukera duzu. Zein da zure ibilbidea? Aukeratu ibilbide 1 filtroak erabiliz.
Bete hurrengo galdetegia simulazioa jaisteko