Kudeatzaile bibliografikoak

KUDEATZAILE BIBLIOGRAFIKOAK

Erreferentzia bibliografikoak kudeatu eta erabiltzeko aplikazio informatikoak dira. Aipu eta bibliografien sorrera automatizatzen uzten dute, bai eta aipu eta bibliografia horiek hainbat estilo bibliografikotan aurkezten ere, eta dena klik bakar bat eginez.

Datu base pertsonalen itxura dute, pertsona bakoitzak bere datu base bibliografikoa sortu, eguneratu eta zaintzen baititu bere premien arabera. Erreferentzia bibliografikoak eskuz edo automatikoki sartu daitezke programan, hainbat iturritatik.

Egungo kudeatzaile gehienek testu tratamendurako programak erabiltzen uzten dizute (Word, Open Office) eta zure dokumentuetan aipuak eta bibliografia era automatizatuan txertatzen ere bai.

Zer egin dezakezu kudeatzaile bibliografiko batekin

  • Erreferentziak eskuz gehitu eta erreferentziak hainbat iturritatik inportatu: Online datu baseak, liburutegien katalogoak, fitxategiak…
  • Zure erreferentzia bibliografikoak antolatu eta kudeatu.
  • Barruko erreferentziak esportatu, fitxategi eran, beste kudeatzaile batera, etab.
  • Zure bibliografia antolatu eta kudeatu.
  • Zure bibliografia sortu eta birdiseinatu nazioarteko formatu ugaritan.
  • Aipuak eta bibliografia txertatu, nork bere dokumentu idazten ari den bitartean.
  • Erreferentzia bibliografikoak eta nahi duzun bibliografia beste erabiltzaileekin partekatu.

Aplikazio horietako batzuk libreak eta doakoak dira, eta beste batzuk, berriz, harpidetza bidez eskuratu daitezke.

Bibliotekaren gomendioak

Mondragon Unibertsitatearen Mendeley bertsio instituzionala gomendatzen dizu Bibliotekak.

Horretaz gain, Zotero, doako tresna, eta Endnote Web, Web of Science tresnen barruan sartutako programa, proposatzen dizkizugu.

 

Laguntza edo informazio gehiago behar baduzu, jarri harremanetan zure Bibliotekarekin.