Albisteak
Aldaketak Bibliotekako espazio eta zerbitzuen erabileran
Aldaketak Bibliotekako espazio eta zerbitzuen erabileran
COVID-19arekin lotutako osasun-egoera berria dela eta, Mondragon Unibertsitateko Bibliotekek bere espazio eta zerbitzuen erabilera egokitu dute
COVID-19ak eragindako osasun krisia dela eta, Mondragon Unibertsitateko Bibliotekak bere espazio eta zerbitzuak egokitzen joan dira zure segurtasuna bermatzeko.
Momentu honetan, Biblioteketako espazio fisikoak zabalik daude eta sartzeko ez da beharrezkoa izango lanpostua erreserbatzea, eta banakako eta taldeko lanerako gelak erabilgarri daude erreserba programaren bitartez.
Gogoratu maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela oraindik, edukiera errespetatu behar duzula eta babes-distantziak mantendu behar dituzula.
Era berean, eskertzen dizugu joan aurretik zure lan-espazioa garbitzea.
Espazio, ekipo eta materialen erreserbak egiteko, sartu erreserba programan.