Sarrera profila
Sarrera profila
Jatorrizko titulua aintzat hartu gabe, hala egokituko balitz beharrezko konpetentziak eskuratuz gero, pertsona egokiaren profilak horrelako ezaugarriak bete beharko lituzke:
- Teknika eta gailu mediko berritzaileak ezagutzeko interes handia duten ingeniaritzako profesionalak izan behar dute, eta Osasun Zerbitzuaren hobekuntzari ekarpena egin behar diote, ingeniaritzako ia diziplina guztietako kontzeptuak, ezagutzak eta gerturatzeak aplikatuz, osasun alorreko arazo espezifikoei konponbidea emateko helburuarekin.
- Teknologia biomedikoak goraka ari den eta enpresa sare bat duen ildo estrategiko gisa identifikatu direlarik, ikaslegaiarengan baloratu egingo dira beste ezaugarri pertsonal hauek dira: ekintzailea eta erronka berri eta handiei aurre egiteko gai izatea.
- Arlo biomediko profesionalean murgiltzen den ingeniariak beste arlo batzuetako profesionalekin egin beharko du lan, hala nola farmazeutikoekin, medikuekin edo biologoekin. Hori dela eta, desiragarria da pertsona horrek diziplina anitzeko taldeetan lan egiteko gaitasuna izatea.
- Ingelesa B2 maila.
- Gaztelera B2 maila, gaztelera hizkuntza ofizialtzat ez duten herrialdeetako atzerriko ikasleentzat.