Sarrera eta onarpena

Titulazio Ofiziala

Teknologia Biomedikako Unibertsitate Masterra

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

24 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045971, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Leku Kopurua

Titulu honetarako ezarritako leku kopurua 24 da.

 

Sarbidea

Master honetara sarbidea edukiko dute titulu nazional edo atzerrikoak dituzten eta ingeniaritzaren esparruan MECESeko 2. mailari edo antzeko mailari dagozkion goi hezkuntzako ikasketak egin dituzten ikasleek. Nolanahi ere, jarraian adierazten diren irizpideak bete beharko dituzte, eta egiaztatzen duten tituluak ahalmena eman beharko die herrialde titulu emailean graduondoko irakaskuntzetara sartzeko.

Aurretik eskuratutako prestakuntzaren arabera, sarbidea zuzenean izan daiteke edo prestakuntza osagarriarekin.

 

Zuzenean

Master honetara prestakuntza osagarririk gabe sartu ahal izango dira aldez aurretik ikasketa hauek edo antzekoak egin dituzten ikasleak:

Ingeniaritza Biomedikoko Gradua

betiere jarraian deskribatutako eskumenak eskuratu badituzte:

  • 1. Konpetentzia: Animalien zelulen egitura eta funtzioa ezagutzea, bai eta haien bizitza zikloa eta mekanismo erregulatzaileak ere, zelulen egituren eta alterazioen ikuspegi osotua eskuratzeko, molekula mailan zein maila estrukturalean eta funtzionalean, gizakien patologiekin alderatuta. 
  • 2. Konpetentzia: Seinaleak prozesatzeko sistemak diseinatu, garatu eta kudeatzea.
  • 3. Konpetentzia: Egitura mekanikoak analizatu, kalkulatu eta diseinatzeko, tentsioak eta deformazioak analizatuz.
  • 4. Konpetentzia: Osagai mekaniko bat diseinatzea bere zehaztapenetan oinarrituta eta materiala aukeratzea, geometria definituz eta dimentsionatuz.
  • 5. Konpetentzia: Biomaterialen propietateak ezagutzea, Ingeniaritza Biomedikoko problemetan zuzen erabiltzeko.

 

Prestakuntza osagarriekin

Masterrean zuzenean sartzea ezinezkoa den kasuetan, batzorde akademikoak erabakiko du zer prestakuntza-osagarri egin behar diren eskatutako gaitasunak eskuratzeko, eta, horretarako, irakasgai hauetako guztiak edo batzuk egingo ditu:

 

OINARRI MEDIKOAK ETA BIOMATERIALAK

(5 ECTS)

SEINALE ETA IRUDI BIOMEDIKOEN PROZESAKETA

(5 ECTS)

SISTEMA BIOMEKANIKOEN PORTAERA ETA DISEINUA

(5 ECTS)

1. Konpetentzia

X

 

 

2. Konpetentzia

 

X

 

3. Konpetentzia

 

 

X

4. Konpetentzia

 

 

X

5. Konpetentzia

X

 

 

 

Prestakuntza osagarria ikasleak autonomia maila handiarekin egin dezan diseinatu da. Hori dela eta, hasiera eta amaiera datak ikasleak eta titulazioaren ardura duen koordinatzaileak adostu ditzakete, nolabaiteko malgutasunez, baldin eta bermatzen bada eskatutako prestakuntza egiteko duen epea nahikoa dela eskatutako gaitasunak lortzeko.

Erreferentzia gisa, 4 eta 4.5 ECTS bitarteko irakasgai baten lan-denbora 3 astekoa da, eta 6 ECTS irakasgai baten kasuan, 4 astekoa, 8 ordu/eguneko dedikazioarekin. Prestakuntza-osagarriko irakasgaiak urtarriletik uztailera bitartean eskainiko dira.

Edonola ere, osagarri horiek ikasturtea hasi baino lehen gaindituta egon beharko dute, eta, beraz, interesa duten ikasleek behar bezala kudeatu beharko dute prestakuntza hori.

 

Onarpena

Ikasleak onartzeko Organoa Mondragon Unibertsitateko GEPeko Batzorde Akademikoa da.

Sartzeko baldintzak beteta, ikasleak onartzeko bi irizpide hauek hartuko dira kontuan:

  1. Ikaslearen espediente akademikoa.
  2. Ikasleen curriculum akademikoa (aurretiazko prestakuntza egiaztatua)

Ikasleei ingeleseko B2 maila edo baliokidea eskatuko zaie masterrean onartuak izan ahal izateko (Europako Hizkuntzetarako Erreferentziazko Esparru Komuna: Ikaskuntza, Irakaskuntza, Ebaluazioa), ikasleek behar besteko maila dutela bermatzeko, jarraipena eta ikasketa bermatzeko eta aurreikusitako emaitzak lortzeko. Gainera, gaztelania ez bezalako hizkuntza ofiziala duten atzerriko ikasleei gaztelaniako B2 maila edo baliokidea eskatuko zaie.

Unibertsitatea baino gehiago gara