Helburuak eta konpetentziak
Helburuak eta Konpetentziak
Masterraren helburua nagusia da industri prozesuak eta sistema autonomoak automatizatu, kontrolatu, zaindu eta adimentsu bihurtu, horiek denak erabilgarria izatea bermatuko duten proiektu berritzaileak zuzenduta, industriako zein zientziako inguruneetan puntako teknologiak erabiliz eta txertatuz, eta aukerarik egokienen gaineko aholkuak emateko gai izan, erabiltzaileen zehaztapenak eta indarreko araudia aintzat hartuta. Horretarako, honela prestatuko dira ikasleak:
- Industriako prozesu batek edo sistema autonomo batek eragintza elektromekanikoen eremuan dituzten premiak identifikatu, eta egokiena aukeratu.
- Datuak aurrez prozesatzeko eta datuen ereduak egiteko teknikak diseinatu, garatu eta inplementatu, datuak iragartzeko, sailkatzeko eta multzokatzeko, eta ezagutzak ateratzeko sortu diren ereduak interpretatzen eta balidatzen jakitea..
- Industriako hainbat ingurune motatako roboten zinematikaren eta dinamikaren ereduak eta simulazioak egin.
- Robot bat programatu nahi den portaera zinematikoa lortzeko.
- Neurrirako gailu bat eraiki prozesu baten edo sistema autonomo baten kontrolerako.
- Seinale fisikoak lortu sentsoreetatik eta industriako testuinguruetan zein industriakoak ez direnetan kontrol sistemetara transferitzeko egokitzapen egokia diseinatu.
- Pertzepzio eremuen gaineko teoria eta metodo garrantzitsuak aukeratu eta beste testuinguru batean aplikatu.
Horrez gain, Master honetan lortutako ikaskuntza emaitzak MECESek (Goi Hezkuntzarako Kualifikazioen Espainiako Esparrua) 3. Mailarako ezarritakoekin bat datoz.