Instalazioak eta baliabideak

Titulazio ofiziala

Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoaren Unibertsitate Masterra

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

Arrasate-Mondragón

Plazak

40 plaza

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1045930, type=text, options=[]}

PDF KATALOGOA

Instalazioak 

Goi Eskola Politeknikoko Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Unibertsitate Masterra Arrasaten (Goi Eskola Politeknikoa, Loramendi kalea 4, ARRASATE).

Masterra emateko erabiltzen den gela metodologia aktiboetan oinarrituta dugun ikasketa eredurako prestatuta dago.  Leku irekiak, arbel mugikorrak eta altzari malguak ditu.

512x315

Laborategui eta Espazio Esperimentalak

Prototipatze azkarreko laborategia

Laborategiak 3D inprimaketarako azken teknologia dauka. Ekipamentu hori masterreko ikasleek design sprints-etan, tailerretan eta seihilekoetan zehar enpresekin batera garaturiko proiektuen kontzeptuak prototipatzeko erabiltzen da. Gainera, alderantzizko ingeniaritza aplikatzeko 3D eskaner bat dute ikasleek.

Irudi atzipen eta tratamendurako laborategia

Laborategi honetan ikasleek proiektuan zehar egindako maketen argazkiak egin ditzakete, edo bideo muntaketak egin, produktu edo zerbitzuen diseinua dagozkion eszenatokietan integratu ahal izateko. Hau da erabil daitekeen ekipamendua: argazki kamerak, bide kamerak, Bamboo eta Cintiq tableta grafikoak.

512x262

512x262

Maketa, pintaketa eta akaberako laborategia

Tailer honek maketa estetikoak eta funtzionalak egiteko behar diren materialak eta ekipamenduak dauzka. Tailerrean makineria berezia dago poliuretano hedatua, zura eta horrelako materialak ebaki, zulatu eta moldeatzeko.  Halaber, termokonformaziorako makina bat eta hainbat materialen ebaketarako eta akabera estetikoa lantzeko ekipamendua daude. Gainera, ikasleek pintatzeko kabina bat dute, beren maketak edo prototipoak eskuz zein pistolaz margotu ahal izateko.

512x262

512x262

Pertzepzio eta interakzioko laborategia (U-Lab)

Laborategi honen helburua da produktuak erabiltzailearen pertzeptzioaren edo erabiltzailearekiko interakzioaren ikuspegitik aztertzea. Laborategiak Eye Traking, FaceReader edo Dry Egg ekipamenduak ditu, besteak beste, pertsonek hainbat estimuluren aurrean dituzten erreakzioak aztertzen laguntzeko, begien mugimenduan, aurpegierak edo garun estimuluak oinarri hartuta. Pertsonek ekintza, produktu edo irudi baten aurrean duten pertzepzioa testatzeko balio du ekipamenduak. Gainera, materialen eta ehunduren biblioteka bat dauka, horiek aztertzeko.

512x262

512x262

Diseinuko Berrikuntza Zentroaren laborategiak  (DBZ)

DBZak lan guneak dauzka, non masterreko ikasleak ikertzaile bekadun sartzen diren, ikasketa duala egiten eta ikertzaile lanetan ari den bitartean zentroaren ikerketa proiektuetan parte hartzeko.

Sorkuntzarako espazioak

Espazio guztiz argi honetan ko-sorkuntza eta sormen saioak antolatzen dira, aukerak eta soluzio posibleak bilatzeko. 

Gela horietan ikus-entzunezko bitartekoak daude arazoa bere testuinguruan kokatzen laguntzeko eta giro sortzailea sortzeko. Halaber, sormen prozesu horiek irudikatzeko beharrezko bulegoko materiala ere badago.

512x262

512x262

Erakusketa eta hedapenerako espazioa

Ikasleek egindako lanak, konfidentzialak ez badira, modu fisikoan erakusten dira masterraren eraikineko erakusguneetan.

Liburutegia eta dokumentu fondoetarako sarbidea

Liburutegia ikasketa eta ikerketarako baliabide zentro bat da, 1.650 m2-koa, haririk gabeko sare batez hornitua, eta bertan aurki daiteke: 294 lanleku, 8 langela eta ordenagailu gela bat.

Erabiltzaileei 62 PC/terminal eskaintzen zaie, erabiltzaile bakoitzarentzat ezarritako profilaren arabera, prestakuntzarako behar diren aplikazio informatiko guztietarako sarbidea izan dezaten. Halaber, hainbat inprimagailu daude, CD irakurgailuak, DVD irakurgailuak, eskanerra, etab.

Oro har 7:45etik 24:00etara egoten da zabalik, azterketa garaian izan ezik, orduan 2:00etara arte zabaltzen baita, ordutegia ikasleen beharretara egokitzeko.

Esleitu zaizkion betekizunak betetzeko, liburutegiak informaziorako baliabide hauek eskaintzen ditu, besteak beste:

  • MUko liburutegien katalogo bateraturako sarbidea, eta hortik beste katalogo batzuetarako loturak.
  • Ingeniaritzaren munduaren informaziorik garrantzitsuenerako sarbidea, Engineering Village atariaren bidez, eta hauetarako sarbideak: Compendex e Inspect, ISI Web of Knowledge ataria, CSIC datu baseak, etab.
  • Aldizkari elektronikoetarako sarbidea.
  • Laburpen elektronikoen alertetarako sarbidea, baita lankide dituen beste Unibertsitate batzuen alerta elektronikoetarako sarbidea ere (Dialnet), laburpen elektronikoen iturri handietarako sarbidea (Ingenta…).
  • Refwoks sarbidea (erreferentzia bibliografikoak kudeatzeko aplikazioa).

Eta ematen dituen zerbitzuen artean hauek nabarmentzen dira:

  • Informazio bibliografikoa espezializatua.
  • Liburutegien arteko maileguak.
  • Haririk gabeko sarea erabiltzeko komunikazio txartelen mailegua, ordenagailu eramangarriak, bideokamerak eta irudiak kopiatu, tratatu eta editatzeko ekipamenduak.
  • Liburutegia bera zein informaziorako eskaintzen dituen baliabideak erabiltzeko prestakuntza ikastaroak, ikasle, irakasle eta ikertzaileentzat.

Ikasleen zerbitzura dauden beste instalazio batzuk

Atal honetan hainbat espazio komun sartzen dira, ikasleen prestakuntza akademikoarekin edo bestelako ikasketaren batekin lotura zuzenik eduki gabe ere, ikasleak unibertsitate campusean integratzen eta garapen pertsonalean laguntzen dutenak.

  • Pedro Biteri eta Arana Ikastetxe Nagusia, 280 ikaslerentzako lekuarekin. Ikasleei ostatua eta prestakuntza osagarria eskaintzen dizkie.
  • Pertsona guztientzako lokal komunak, kafetegia eta jantokia (zerbitzu horiek behar dituzten ikasle, irakasle eta ikertzaile, eta administrazio eta zerbitzuetako langileentzat).

Kirol instalazioak unibertsitate campusean integratuta.

Unibertsitatea baino gehiago gara