Sarrera profila

Titulazio Ofiziala

Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoan Master Unibertsitarioa - MTALENT

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

Campusa: Oñati, Bilbao. Lab: Barcelona

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Hezkuntza semipresentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043928, type=text, options=[]}

DOC Katalogoa

Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko Masterra ikasteko betekizunak

Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko Masterra egiteko asmoa baduzu, honako hau hartu beharko duzu kontuan:

Lidergoa

Liderra izateko gaitasuna dut, eta ongi moldatzen naiz pertsona-taldeak eta proiektuak zuzentzen.

Pertsonak

Pertsonekin eta pertsonentzat lan egitea atsegin dut, eta haiengandik onena ateratzea.

Sormena

Pertsona ausarta naiz, eta oso sortzailea. Asko gustatzen zait berritzea eta esperimentatzea.

 

Komunikazioa

Trebea naiz komunikatzen, eta egoera ezberdinetan egoki mintzatzen naiz.

Taldea

Badakit taldean lan egiten, eta atsegin dut helburu komun bat lortzeko lankidetzan jardutea.

 

"Bat al zatoz profil horrekin? Hala bada, zuretzat eginda dago master hau."

 

Hauetako kasuren batean bazaude egin ahal izango duzu master hau:

Gradu hauetako bat egin baduzu, lehentasunezko sarbidea izango duzu Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko Masterrean:

  • Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza
  • Psikologia
  • Soziologia
  • Antropologia
  • Pedagogia
  • Zuzenbidea
  • Antolakuntzako Ingeniaritza
  • Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza
  • Lan Harremanak

 

Onarpen Baldintzak

Zu onartzeko, honako hauek hartuko ditugu kontuan: 

  • Zure ikasketa-espedientea, eta masterra egiteko gaitzen zaituen batez besteko nota.
  • Zure curriculum vitaea eta masterrean onartzeko eskaera-gutuna. Gutun horretan, masterraren edukiei lotutako aldez aurreko esperientziak eta prestakuntza hori egiteko motibazioak zehaztuko dituzu.
  • Egingo dizugun elkarrizketa pertsonala (presentziala edo onlinekoa).
  • Ingeleseko titulu ofiziala (B2 - First Certificate edo baliokidea); halakorik ez baduzu, hizkuntzaren ezagutza egiaztatzeko proba egingo dizugu.

Onarpen-irizpide horiek ehuneko hauen arabera neurtuko ditugu:

 
Irizpidea %
Espediente Akademikoa 25%
Curriculum Vitae 20%
Ingeleseko titulu ofiziala 15%
Elkarrizketa Pertsonala 40%

 

Atzerriko unibertsitate batean ikasi duzu

Europako esparruaren barruan zein kanpoan egin baduzu gradua, titulua homologatu beharrik gabe egin ahal izango duzu masterra. Horretarako, Espainiako unibertsitate-titulu ofizialen pareko prestakuntza-maila duzula egiaztatuko du unibertsitateak aldez aurretik; hau da, titulua ematen duen herrialdean graduondoko irakaskuntzetan sartzeko ahalmena ematen duen trebakuntza duzula.

 

 

Sartzeko baldintza orokorrak

 

Notak eta onartzeko irizpideak

 

Onarpen-prozesua

 

 

Inskripzioa eta Matrikula

 

18 Plaza

 

Masterreko irakasgaiak

Masterrean, erakunde bateko talentua estrategikoki kudeatu ahal izateko behar diren ezagutzak eskuratzea da irakasgaien helburua; hauek dira:
  • Estrategia eta pertsonak
  • Talentuaren plangintza estrategikoa
  • Talentua erakarri, atxiki eta hautatzea
  • Konpromisoaren kudeaketa
  • Aniztasunaren kudeaketa
  • Talentu pertsonalaren garapena

Kontsultatu Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko Masterreko irakasgai guztiak

 

Hizkuntza-betekizunak

Komeni da jarraian zehaztuko ditugun hezkuntza-gaitasunak izatea:

Hizkuntza Irakurtzen du Hitzegiten du Idazten du
Gaztelania C1 C1 C1
Ingelesa B2 B2 B2

Gaztelaniaz bestelako hizkuntza ofizial bat duen herrialde batekoa bazara, gaztelaniako B2 maila duzula frogatu beharko duzu.

Unibertsitatea baino gehiago gara