Helburuak eta konpetentziak

Titulazio Ofiziala

Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoan Master Unibertsitarioa - MTALENT

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

Campusa: Oñati, Bilbao. Lab: Barcelona

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Hezkuntza semipresentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043928, type=text, options=[]}

DOC Katalogoa

Helburuak eta konpetentziak

"Enpresen lehiakortasuna handitu ahal izango duzu, pertsonen talentua sustatzearen eta kudeatzearen bidez"

Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko Masterrean zeureganatuko dituzun konpetentziei esker, gai izango zara enpresetan talentua kudeatzeko prozesuak eta sistemak garatu, kudeatu eta gidatzeko. Negozioaren erronka estrategikoei erantzuteko eta balioa emateko proiektuak diseinatzen jakingo duzu.

Era berean, pertsona bakoitzaren ahalmena eta talentua antzemateko gai izango zara, bai eta haien beharrak ezagutzeko eta erakunde barruan duten esperientzia pertsonalizatzeko ere. Hartara, jasangarriagoak eta lehiakorragoak izaten lagunduko diezu erakundeei.

Hortaz, trebakuntza handiko profil profesionala garatzea bilatzen du masterrak, bere talentua landu eta pertsonekin eta pertsonentzat lan egin nahi duenarena. 

Lehiakortasuna hobetzea

Ikuspegi estrategikoarekin, negozioaren beharrak interpretatzen jakingo duzu, pertsonen kudeaketaren bidez balioa emateko.

Pertsonak kudeatzea

Talentuaren kudeaketa-sistemak modurik egokienean kudeatzeko beharrezko ezagutzak, trebetasunak eta konpetentziak izango dituzu.

Taldeak zuzentzea

Pertsonen eta talentuaren kudeaketari dagokionez lantaldeak edo erakundeak kudeatzeko eta zuzentzeko gaitasuna izango duzu, eta haien balio erantsia indartzekoa.

 

DNA berritzailea

Pertsonen eta erakundeen talentua kudeatzeko proiektu berritzaileak diseinatu eta sustatuko dituzu.

Talentua erakartzea

Enpresak behar dituen funtsezko pertsonak erakarri, atxiki eta hautatzeko estrategia berritzaileak diseinatuko dituzu.

Talentua garatzea

Pertsonen eta taldeen talentua eta ahalmena garatzen laguntzeko politikak zehaztuko dituzu, erakundeei beren erronka estrategikoak gainditzen laguntzeko.

 

taldea

Pertsonak fidelizatzea

Pertsonak erakundeetan fidelizatzeko, aintzatesteko eta konprometitzeko estrategiak diseinatu eta bideratuko dituzu.

taldelana

Kultura kudeatzea

Enpresaren kultura eta emozioak kudeatzeko egungo eta etorkizuneko gakoak ulertuko dituzu, esku hartzeko estrategia egokiak diseinatu ahal izateko.

 

Hauetako graduren bat ikasi baduzu:

  •   Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza
  •   Enpresa Zientziak
  •   Psikologia
  •   Soziologia
  •   Zuzenbidea

  •   Lan Harremanak
  •   AntropologIa
  •   PedagogIa
  •   Antolakuntzako Ingeniaritza
  •   Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza

Talentuaren Kudeaketa Estrategikoa ikasteko betekizunak

  • Pertsonen mundua izugarri maite baduzu…
  • Harremanetan ondo moldatzen bazara…
  • Enpatikoa, irekia eta konprometitua bazara…
  • Laguntzea atsegin baduzu…

Persona

  • Oso gustuko baduzu entzutea eta pertsonekin elkarlanean aritzea…
  • Talde-lanean aritzea izugarri atsegin baduzu…
  • Ongizateak arduratzen bazaitu eta lan-inguruneak aldatu nahi badituzu…

 

Orduan, zuretzat da Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko Masterra. Liluratu egingo zaitu.

 

Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko Masterrean sartzeko betekizunak

 

Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko irakasgaiak

  • Estrategia eta pertsonak
  • Talentuaren plangintza estrategikoa
  • Talentua erakarri, atxiki eta hautatzea
  • Konpromisoaren kudeaketa
  • Aniztasunaren kudeaketa
  • Talentu pertsonalaren garapena

Kontsultatu irakasgai guztiak

Masterraren lan-irteerak  

  • Talentuaren/pertsonen/antolamenduaren zuzendaritza
  • Giza baliabideen kudeatzailea (HR Manager)
  • Giza baliabideetako merkataritza-bazkidea (HR Business Partner)
  • Pertsonen kudeaketaren eta garapenaren arduraduna
  • Hautatze-arduraduna 
  • Kultura-garapenaren arduraduna
  • Pertsonen alorreko barruko eta kanpoko aholkularitza
  • Pertsonen garapeneko zuzendari korporatiboa (People Development Corporate Director)

Masterraren irteera profesionalak

Unibertsitatea baino gehiago gara