Mugikortasuna eta nazioarteratzea

Titulazio Ofiziala

Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoan Master Unibertsitarioa - MTALENT

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

Campusa: Oñati, Bilbao. Lab: Barcelona

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Hezkuntza semipresentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043928, type=text, options=[]}

DOC Katalogoa

Mugikortasuna eta nazioartekotzea

Lan-merkatua oso beteta dago gaur egun, eta ia izangai guztiek antzeko lanbide-profila dute. Hori dela eta, erabakigarria izan daiteke atzerrian lan-esperientzia izatea. Beste errealitate batzuk ezagutzeko eta lan-etorkizunaren ateak irekiko dizkizuten konpetentziak eskuratzeko, Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko Masterra ikastean atzerrian egin ahal izango duzu Master Amaierako Lana, seihileko batean. Atzerrian ikastearen eta lan egitearen abantailak:

nazioarekoa

Bereizi egingo zara, enpresek izugarri balioesten dituzten konpetentziak garatuz.

nazioarekoa

Pertsona interesgarriak ezagutuko dituzu eta zure networking sarea handituko duzu.

 

nazioarekoa

Ezagutza gehiago metatuko dituzu, beste lan-kultura, joera eta egiteko modu batzuetatik ikasiz.

nazioarekoa

Trebetasun handiagoa lortuko duzu hizkuntzen erabileran, eta komunikazio-gaitasunak hobetuko dituzu.

 

Erasmus bekak


Mondragon Unibertsitatearen Nazioarteko Mugikortasun Programaren bitartez, atzerriko unibertsitate, enpresa edo ikerketa-zentroetan egin ahal izango dituzu zure proiektuak. Proiektua seihileko oso batekoa izango da (30 ECTSkoa).

Egonaldia Europan egiten baduzu, Erasmus Ikasketak (egonaldia unibertsitateetan) eta Erasmus Praktikak (praktikak eta MALa) programetan sartu ahal izango zara. Horrez gain, Erasmus beka, Hezkuntza Ministerioak ematen duen osagarria eta Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen mugikortasun-laguntzak jaso ahal izango dituzu.

Egonaldia Europatik kanpoko herrialde batean, atzerriko unibertsitate batean, eginez gero, Eusko Jaurlaritzak aldebiko akordioen bidez ematen duen beka jaso ahal izango duzu soilik.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara