Sarrera profila
Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko Masterra ikasteko betekizunak
Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko Masterra egiteko asmoa baduzu, honako hau hartu beharko duzu kontuan:
Lidergoa
Liderra izateko gaitasuna dut, eta ongi moldatzen naiz pertsona-taldeak eta proiektuak zuzentzen.
Pertsonak
Pertsonekin eta pertsonentzat lan egitea atsegin dut, eta haiengandik onena ateratzea.
Sormena
Pertsona ausarta naiz, eta oso sortzailea. Asko gustatzen zait berritzea eta esperimentatzea.
Komunikazioa
Trebea naiz komunikatzen, eta egoera ezberdinetan egoki mintzatzen naiz.
Taldea
Badakit taldean lan egiten, eta atsegin dut helburu komun bat lortzeko lankidetzan jardutea.
"Bat al zatoz profil horrekin? Hala bada, zuretzat eginda dago master hau."
Hauetako kasuren batean bazaude egin ahal izango duzu master hau:
Gradu hauetako bat egin baduzu, lehentasunezko sarbidea izango duzu Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko Masterrean:
- Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza
- Psikologia
- Soziologia
- Antropologia
- Pedagogia
- Zuzenbidea
- Antolakuntzako Ingeniaritza
- Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza
- Lan Harremanak
Onarpen Baldintzak
Zu onartzeko, honako hauek hartuko ditugu kontuan:
- Zure ikasketa-espedientea, eta masterra egiteko gaitzen zaituen batez besteko nota.
- Zure curriculum vitaea eta masterrean onartzeko eskaera-gutuna. Gutun horretan, masterraren edukiei lotutako aldez aurreko esperientziak eta prestakuntza hori egiteko motibazioak zehaztuko dituzu.
- Egingo dizugun elkarrizketa pertsonala (presentziala edo onlinekoa).
- Ingeleseko titulu ofiziala (B2 - First Certificate edo baliokidea); halakorik ez baduzu, hizkuntzaren ezagutza egiaztatzeko proba egingo dizugu.
Onarpen-irizpide horiek ehuneko hauen arabera neurtuko ditugu:
Atzerriko unibertsitate batean ikasi duzu
Europako esparruaren barruan zein kanpoan egin baduzu gradua, titulua homologatu beharrik gabe egin ahal izango duzu masterra. Horretarako, Espainiako unibertsitate-titulu ofizialen pareko prestakuntza-maila duzula egiaztatuko du unibertsitateak aldez aurretik; hau da, titulua ematen duen herrialdean graduondoko irakaskuntzetan sartzeko ahalmena ematen duen trebakuntza duzula.
Masterreko irakasgaiak
Masterrean, erakunde bateko talentua estrategikoki kudeatu ahal izateko behar diren ezagutzak eskuratzea da irakasgaien helburua; hauek dira:- Estrategia eta pertsonak
- Talentuaren plangintza estrategikoa
- Talentua erakarri, atxiki eta hautatzea
- Konpromisoaren kudeaketa
- Aniztasunaren kudeaketa
- Talentu pertsonalaren garapena
Kontsultatu Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko Masterreko irakasgai guztiak
Hizkuntza-betekizunak
Komeni da jarraian zehaztuko ditugun hezkuntza-gaitasunak izatea:
Gaztelaniaz bestelako hizkuntza ofizial bat duen herrialde batekoa bazara, gaztelaniako B2 maila duzula frogatu beharko duzu.