Ikas-irakas prozesua

Titulazio Ofiziala

Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoan Master Unibertsitarioa - MTALENT

Iraupena

90 ECTS

1,5 urte

Campusa

Campusa: Oñati, Bilbao. Lab: Barcelona

Hizkuntzak

Gaztelania, Ingelesa

Modalitatea

Hezkuntza semipresentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043928, type=text, options=[]}

DOC Katalogoa

Erronka errealetan oinarritutako ikaskuntzaren metodologia

Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko Masterrean, gaur egun talentuaren kudeaketan dituzten erronka errealak aurkeztuko dizkizute hainbat enpresak, eta konponbidea eman beharko diezu. Berriki, askotariko sektore eta ezaugarrietako enpresak izan ditugu partaide #Mtalent_mu masterrean, hala nola IKEA, Forum Sport, Eroski eta ULMA. 

Hortaz, lantalde batean balio erantsiko proposamenak egin beharko dituzu, estrategiak, metodologiak, prozesuak eta ekintzak diseinatuz, pertsonek erakundeetan duten bizi-zikloaren fase bakoitzerako. 

Proiektu erreal horiei konponbidea emanez, enpresa baten funtzionamendua barrutik ezagutzeko aukera izango duzu, eta, beraz, enpresako pertsonen arteko nahiz laneko harremanak kudeatzeko beharrezko konpetentziak eta trebetasunak garatu ahal izango dituzu. Hartara, aukera izango duzu erakundea osatzen duten pertsonen produktibitatea areagotzeko eta talentua sendotzeko.

Gainera, erronka horietako bakoitzean, punta-puntako enpresetan lan egiten duten unibertsitatetik kanpoko adituek emandako mintegi, lantegi (workshop) praktiko, biltzar eta eskola magistraletara joan ahal izango zara.

 
 
 

 

Erronketan oinarritutako ikaskuntzaren abantailak

Zure ikaskuntzaren protagonista izango zara

Arazoak eta irtenbideak ikertuz, identifikatuz eta kontrastatuz eraikiko duzu zure ikaskuntza, eta erakundeko pertsonen talentuaren kudeaketa zuzentzeko beharrezko ezagutzak nahiz trebetasunak zeureganatuko dituzu.

Erronka guztiz errealak

Enpresen erronka errealei esker, enpresaren munduko hainbat sektoretako espezialista eta adituekin jarriko zara harremanetan eta egin ahal izango duzu lan, eta, ondorioz, bertatik bertara ezagutu ahal izango duzu zure etorkizuneko lanbidea.

 

Elkarlaneko ikaskuntza

Diziplina anitzeko lantalde batean, esperientziak partekatu eta ezagutzak trukatuko dituzu, erronkei irtenbideak emateko, komunikaziorako eremuak sortzeko eta pertsonen arteko harremanak sustatzeko.

Emaitzak lortzen ditugu

Mundu errealarekin bat egin eta proposamen baliagarrien sorreran esku hartuko duzunez, kontzeptuak sakonago ulertu, sormena garatu eta espiritu kritikoa sustatuko duzu.

 

“Talentuaren kudeaketari dagokionez errealitatera gehien hurbildu gaituen erronketako bat da. Jardunaren kudeaketa birdiseinatu dugu pertsonak garatzeko fasean, eta ohartu gara zein zaila den pertsona bakoitza lekurik aproposenean jartzea beretzat eta erakundearentzat”

Iraitz Solabarrieta
Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko Masterreko ikaslea

 

Unibertsitatea baino gehiago gara