Lan-irteerak

Titulazio Ofiziala

Negozio Inteligentziarako Datuen Analisian /Business Analytics Masterra (* aldaketa prozesuan (UNIBASQ))

Iraupena

60 ECTS

1 urte

Campusa

AsFabrik

Bilbo

Hizkuntzak

Gaztelera

Modalitatea

Presentziala edo Online

{name=ID_Formulario_descarga, data=1324965, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Lan irteerak datuen eremuan

Oso lehiakorra den eta dinamika aldakorra daukan ingurune ekonomiko global batean, erakundeek, intuizioez gain, erabaki informatuak hartzeko gai diren profesionalak behar dituzte gero eta gehiago. Garai honetan, azpimarratu behar dugu honako hauen garrantzia: sortutako eta biltegiratutako datuen bolumena, prozesatutako datuen abiaduraren azelerazioa, eta bere mota, konplexutasun eta jatorriaren arabera aztertuko diren datuen barietateen hedapena.

Eraldaketa teknologiko honen garrantzia ikusten duten enpresek, talentu mota berri baten bila ari dira, bere hazkunde estrategiak sakonki aldatzeko eta negozio aukerak garatzeko. Hau da, lan-profil berriak, enpresa ingurune berria eta lehiarako agertokia ulertzeko gai diren pertsona balioaniztunak behar dituzte. Profil berri hauek, hurrengoekin erlazionatutako trebetasunak izan beharko dituzte: arazoen formulazioa, funtsezko galderen elaborazioa, eredu egokien garapena, eta estatistika zein teknologiaren erabilpena. Honetaz gain, gai izango dira, bide laguntza eskaintzeko, bai erabakiak hartzerakoan, bai gizarte arazoak ebazterakoan.

Profil profesionalak

Masterreko graduatuek, negoziora bideratutako prestakuntza espezializatua izango dute datuen analitikan, eta honekin, lan egin ahalko dute hurrengoetan:

erakundea

Negozio aztertzaileak

Bere eginkizuna, negozio-eremuen eta profil teknikoenen arteko solaskide lana egitea da, enpresa arazoak, modelizazioan adituak direnengana hurbilduz, eta datuen hizkuntza, negozioko espezialistei itzuliz.

enpresa

Business Intelligence-n aditua

Bere zeregina da, enpresarentzat informazio kritikoena eta garrantzitsuena ateratzea analisitik eta modelizaziotik, enpresako kide guztiek, informazio hau, erraz eta eraginkortasunez irakurri eta ulertu ahal izan dezaten.

komunikazioa

Negozio arduradunak

Bere eginkizuna negozio esparruak zuzentzea da, dagozkion ahalmen analitikoekin.

 

nazioartekoa

Datuen zientifikoa

Bere helburua da, datuetatik balioa ateratzea, negozioaren esparru ezberdinetan egindako esperimentu eta kontzeptu proben bidez.

taldelana

Chief Data Officer

Honen eginkizuna da, enpresako datuekin eta informazioarekin lotutako estrategia diseinatzea eta erantzukizuna bere gain hartzea, horretarako beharrezkoak diren politikak garatuz.

 

Datu ekonomiak, 4.0 industriak, antolaketa prozesu guztien digitalizazioak, hodei-konputazioak, datu mugikorren hedapenak eta softwarearen etengabeko hobekuntzak bultzatutako testuinguru batean, arlo horretan prestatuta dauden pertsonak behar dira, datuen analitikan oinarritutako erabakiak hartzeko, eta aro digital berriko problematika eta enpresa kudeaketa hobeto ulertu eta ikusteko.

Master hau, programa berria da Espainiako unibertsitate esparruan, eta espezializazio izaera dauka. Programa integratzailea eta diziplinartekoa da, eta ikasleei ezinbesteko tresnak emango dizkie, negozioen funtsezko “insigth”-ak ateratzeko. Horretaz gain, eredu analitikoak erabili ahal izango dituzte, hainbat antolamendu eremutan aplikatzeko, hala nola, marketinean, finantzetan, eragiketetan eta pertsonen kudeaketan. Programak, negozio-inteligentziara bideratutako datuen analisiari buruzko prestakuntza integrala ematen die ikasleei, eta beraz, eskuratutako ezagutzei esker, trebetasun analitikoak garatuko dituzte hainbat negozio eremutan.

 

Praktikak eta Master amaierako lana

Ikasketak amaitzeko, praktikak egingo dituzu enpresa batean, eta horri esker, master amaierako lana egiten duzun bitartean, masterrean eskuratutako ezagutzak eta tresnak barneratu ahal izango dituzu.

 

Praktikak eta Master amaierako lana

 

Unibertsitatea baino gehiago gara