Irakaskuntza-ikasketa prozesua
Benetako erronketan eta proiektuetan oinarritutako ikaskuntza
Masterreko orduen % 50, praktikak eta proiektu errealak egiten egongo zara. Hauek, enpresek, datuen esparruan egunero egiten dituzten zereginen antzerakoak izango dira. Horrela, negozioen aztertzailea, business intelligence-n aditua, datu-zientzialaria, edo Chief Data Officer izateko beharrezkoak diren ezagutzak eta tresnak eskuratuko dituzu, besteak beste.
Erronketan oinarritutako ikasketaren abantailak
ZURE IKASKUNTZAREN PROTAGONISTA IZAN ZAITEZ
Erronkak ebazteko eta ikaskuntza autonomorako beharrezkoak diren datuak identifikatu, aztertu, sintetizatu eta barneratzeko gaitasuna garatuko duzu.
PROIEKTUAK % 100 ERREALAK
Sektore ezberdinetako enpresekin lan egingo duzu eskuz esku, eta horri esker, hainbat sektoretako datuen esparruko errealitatea ezagutu ahal izango duzu.
PROJECT MANAGER
Erronkak eta proiektuak garatzen lagunduko dizuten datuen munduko profesionalen laguntza eta jarraipena izango duzu.
Irakasle adituak Datuen esparruan
Masterrak, datuen analitikaren arloan eta negozio eremu ezberdinetan, eskarmentu handia duten irakasleen klaustroa dauka. Irakasle gehienak enpresaren mundutik datoz, eta beraz, ezagutza eguneratuak eta orientazio praktikoa eskuratuko dituzu. Gainera, punta-puntako enpresetan lan egiten duten unibertsitatetik kanpoko adituek emandako mintegi, workshop, kongresu eta klaseetara joateko aukera izango duzu.