Inskripzioa eta matrikula
Izena ematea eta matrikula
Negozio Inteligentziarako Datuen Analisian /Business Analytics Masterraren izen emate prozesuan, masterra hasi aurreko hilabeteetan burutuko diren hainbat fase egongo dira.
Informazio saioak
Gerta daiteke masterra aukeratzeko orduan zalantzak izatea. Horregatik, Negozio Inteligentziarako Datuen Analisian /Business Analytics Masterraren eta bere lan-irteeren inguruko zalantza guztiak argitzen lagundu nahi dizugu.
Izena ematea
2024/11/04 2025/07/04
Eta oraindik plaza batzuk libre badaude…
2025/07/16 2025/09/25
Nola egin inskripzioa?
Aurrez aurre egin dezakezu gurefakultateetanhonako ordutegian: 8:30 - 12:00 / 14:30 - 17:30.
Edo bestela, izena online ere eman dezakezu:
Matrikulazioa
2025/07/10 2025/07/15
Eta oraindik plaza batzuk libre badaude…
2025/07/18 2025/09/15
Matrikulako ECTS kopurua
Iraunkortasunari buruzko arautegia
Sartu berri diren ikasleek matrikulatuta dauden kredituen % 25 gainditu beharko dute. Hautaketa fasea gainditu ondoren, egonaldi erregimena 2. deialdiarekin mugatzen da (bat, ikasturte bakoitzeko), eta, hala badagokio, graziazko beste bat eskatu ahal izango da.
Negozio Inteligentziarako Datuen Analisian /Business Analytics Masterra ikasteko eskakizunak
Negozio eremu ezberdinetako datuen analitikan dauden erronkak bere gain hartu nahi dituzten tituludunei zuzenduta dago. Tituludun horiek, gaitasun analitikoa, talde lanarekiko konpromiso argia, komunikazio trebetasunak, egiten ikasteko gogoa, ekimena, eta berrikuntzari zein bide digitalei irekia egongo den pentsamendu kritikoa izan beharko dute.
Hau zure masterra izango da…
- Datuen mundua gustatzen bazaizu
- Datuak aztertzea atsegin baduzu, negozioetarako balioa ateratzeko
- Adimen artifiziala eta bere aplikazioak ulertzea nahi izanez gero
- Mundu digitala maite baduzu
Masterrean sartzeko eskakizunak