Sarrera Profila
Masterra ikasteko baldintzak
Negozio eremu ezberdinetako datuen analitikan dauden erronkak bere gain hartu nahi dituzten tituludunei zuzenduta dago. Tituludun horiek, gaitasun analitikoa, talde lanarekiko konpromiso argia, komunikazio trebetasunak, egiten ikasteko gogoa, ekimena, eta berrikuntzari zein bide digitalei irekia egongo den pentsamendu kritikoa izan beharko dute:
Kuriositatea eta pentsamendu analitikoa
Gustuko dut nire buruari galderak egitea, eta hauei erantzunak eman ahal izatea, pentsamendu kritikoa erabiliz.
Datuen azterketa
Datuen analisian eta adimen artifizialean espezializatu nahi nuke.
Negozioak
Oso atsegin dut negozioen mundua (finantzak, marketina, ekonomia, logistika, etab.), eta ikasi nahi dut, nola aplikatu behar den datuen azterketa, negozio prozesuak hobetzeko.
Aurrekoa betetzen baduzu eta Negozio Inteligentziarako Datuen Analisian /Business Analytics Masterra egitea pentsatzen ari bazara, aurretik honako ohar hauek hartu behar dituzu kontuan:
Unibertsitateko titulu ofiziala
Masterreko ikasketa ofizialetan sartzeko, beharrezkoa izango da Espainiako unibertsitate titulu ofizial bat izatea. Titulua ere, Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko beste estatu bateko kidea den goi-mailako hezkuntzako erakunde batek eman dezake, tituluak, masterreko irakaskuntzetan sartzeko aukera ematen duenean.
Era berean, Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparrutik kanpo dauden hezkuntza sistemetan lortutako tituluek ez dute homologaziorik behar izango, Unibertsitateak konprobatzen badu, tituluek, Espainiako unibertsitate-titulu ofizialen baliokidea den prestakuntza-maila egiaztatzen dutela, eta graduondoko ikasketak egiteko gaitasuna ematen dutela titulua ematen duen herrialdean.
Masterrean sartzeko lehentasuna
Unibertsitate master honetan sartzeko, hurrengo profilek izango dute lehentasuna: enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako unibertsitate-tituludunak, Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza, Negozioen Kudeaketa, Ekonomia, Enpresen Kudeaketa eta Marketina, Marketina, Soziologia, Negozioei, Finantzei eta Aseguruei Aplikatutako Datuen Analitika, eta adimen arloko datuen analitikaren espezializazioarekin bere prestakuntza osatu nahi duen beste edozein titulazio.
Gainerako hautagaiei dagokienez, eta eskainitako plazak deskribatutako profilekin betetzen ez badira, enpresa-kudeaketako, estatistikako eta matematikako aurretiazko oinarrizko ezagutzak eskatuko zaizkie.
Onarpen irizpideak
Ikasleak onartzeko hurrengo irizpideak hartuko dira kontuan:
- Onartu beharreko pertsonaren espediente akademikoa, masterrean sartzeko ahalmena ematen dion batez besteko nota kontuan hartuta.
- Currículum vitae, masterrean onartzeko eskaera gutun batekin batera, masterraren edukiekin bat datozen aurretiazko esperientziak eta prestakuntza hori egitera bultzatzen duten arrazoiak zehaztuz.
- Elkarrizketa pertsonala hautagaiarekin (aurrez aurrekoa edo online).
- Idatzizko froga.
- Ingeleseko titulu ofiziala (B2-First Certificate) edo, halakorik ezean, hizkuntzaren ezagutza egiaztatzeko proba.
Aurretik zehaztutako irizpide bakoitza, hurrengo portzentajeen arabera haztatuko da:
Hizkuntza eskakizunak
Master titulu hau batez ere gaztelaniaz emango da.
Gaztelaniaz besteko hizkuntza ofizialak dituzten herrialdeetako ikasleen kasuan, gaztelaniako B2 maila egiaztatu beharko dute.