Helburuak eta konpetentziak

Titulazio Ofiziala

Negozio Inteligentziarako Datuen Analisian /Business Analytics Masterra (* aldaketa prozesuan (UNIBASQ))

Iraupena

60 ECTS

1 urte

Campusa

AsFabrik

Bilbo

Hizkuntzak

Gaztelera

Modalitatea

Presentziala edo Online

{name=ID_Formulario_descarga, data=1324965, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

HELBURUAK ETA KONPETENTZIAK

Negozio Inteligentziarako Datuen Analisian /Business Analytics masterraren tituluaren helburu nagusia, adimen analitikoa, hainbat negozio-eremutan eraginkortasunez aplikatzeko beharrezkoak diren gaitasunak ematea da, horretarako eskura dauden datuak aztertzeko teknika ezberdinak erabiliz.

 

Datuen analisia

Datuak aztertzeko beharrezko teknikak eta tresnak ezagutzea.

 

Negozio adimena

Datuen analisia enpresen esparru ezberdinetan aplikatzea (finantzak, marketina, eragiketak, pertsonen kudeaketa, etab.)

 

Praktikoa

Ikasitakoa benetako enpresen erronketan aplikatzea. Enpresan praktikak egitea.

 

Masterrean honako gaitasun espezifiko hauek lortuko dituzu:

  • KE1: Datuen zientziari aplikatutako trebetasun estatistikoen eta matematikoen lorpena
  • KE2: Datuak erauzteko, manipulatzeko eta esploratzeko trebetasunen garapena, datuaren bizi-zikloari ekiteko
  • KE3: Datuen munduarekin lotutako proiektuen planifikazioa, diseinua eta gauzatzea, datuaren bizi-zikloari jarraituz
  • KE4: Enpresa esparruko arazoak konpontzeko, modelizazio teknika egokien zentzuzko hautaketa
  • KE5: Business Intelligence tresnak aplikatuta, datuak behar bezala bistaratzeko gaitasuna
  • KE6: Erakundeen kudeaketaren hainbat eremutan, datuen analisiaren kudeaketaren eta aplikazioaren ikuspegi oso sakonaren jabekuntza
  • KE7: Negozio arazo bati datuen analisiaren eta adimen analitikoaren bidez erantzutea ahalbidetuko duen lan bat diseinatzeko gaitasuna. Antolatzeko nahiz laburtzeko ahalmenaren lorpena, azken lanaren memoria idazterakoan

Konpetentzia hauei erantzuteko, ikasketa plan hau diseinatu dugu:

 

Bestalde, master honetan lortutako ikaskuntza-emaitzak MECESen (Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparrua) 3. mailara egokitzen dira.

Unibertsitatea baino gehiago gara