Lan-irteerak

Titulazio Ofiziala

Marketin Digitala Unibertsitate Masterra (* aldaketa prozesuan (UNIBASQ))

Iraupena

60 ECTS

1 urte

Campusa

Bilbao Berrikuntza Faktoria BBF:Bilbo

Gipuzkoako Bazkundea: Donostia

Hizkuntzak

Gaztelera

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043893, type=text, options=[]}

DOC Katalogoa

Marketin digitala: lan-irteerak

"Edozein sektoretako enpresen bezeroak erakartzeko eta fidelizatzeko estrategia digitalak diseinatuko dituzu"

Mundua azkar aldatzen da, eta marketinaren jokoaren arauak ez dira salbuespena. Kontsumitzaileek esperientzia berritzaileak, pertsonalizatuak eta digitalean oinarritutakoak bilatzen dituzte. Horregatik, marketing digitaleko estrategiak eta tresnak menperatzea ez da soilik abantaila bat: beharra da.

Marketin Digitaleko Masterrari esker, behar duzun guztia lortuko duzu, enpresetan marketinaren eta komunikazio digitalaren departamentuetako estrategiak diseinatu, kudeatu eta optimizatzeko, enpresa zein marketin agentzietan: Eroski, Athletic Club, Laboral Kutxa, Orbea, Think On Marketing, LIN3S…. Hortaz, aukera izango duzu onlineko komunikazio-estrategiak zuzentzeko, onlineko publizitate-kanpainak sortzeko eta sare sozialak kudeatzeko. Azken finean, eginkizun hauetakoren bat hartu ahal izango duzu:

 

Marketin- eta komunikazio-departamentua

Enpresa bateko marketin-estrategia eta -ekintzak gauzatzen dituen taldeko kide izango zara.

Marketin-agentziak

Hainbat enpresaren eta markaren komunikazio-kanpainak eta -ekintzak kudeatu eta garatu ahal izango dituzu.

 

Profil profesionalak

erakundea

Proiektu digitalen arduraduna

Internet erabiltzean oinarritutako proiektu digitalak zuzenduz eta gauzatuz.

enpresa

Marketin Digitaleko zuzendaria

Marketineko estrategiak, lantaldeak eta proiektuak kudeatuz eta zuzenduz.

komunikazioa

Merkataritza elektronikoko zuzendaria

Onlineko merkataritza-proiektuak zuzenduz plataforma ugaritan edo neurrira egindako garapenetan.

 

nazioartekoa

SEOaren arduraduna

Webgune batek bilatzaileetan posizionamendu ona lortzeko estrategiak garatuz eta ezarriz.

taldelana

SEMaren arduraduna

Bilatzaileetan kanpaina publikoak planifikatuz, garatuz eta neurtuz, webgune bat ondo kokatuta ager dadin.

taldea

Marka digitalaren arduraduna

Enpresa baten Interneteko ospea eta marka-posizionamendua kudeatuz.

 

proiektuak

Eduki-arduraduna eta -editorea

Eduki digitalen sorrera kudeatuz eta marka baten edukia editatuz, argitalpen-ildoa definitzeko.

partehartzea

UXaren arduraduna

Erabiltzaile-esperientziari lotutako alderdi guztiak kudeatuz.

ekintzailetza

Komunikazio digitalaren kudeatzailea

Enpresa baten onlineko komunikazioa kudeatuz.

 

bidaiak

Sare sozialen arduraduna

Hainbat markaren sare sozialak eta markaren eta kontsumitzaileen arteko interakzioa kudeatuz.

berrikuntza

Publizitate-idazlea

Publizitateko piezak kudeatuz.

praktikotasuna

Web-analista

Onlineko edozein ekintzaren eraginak kudeatuz, aztertuz eta neurtuz.

 

Praktikak eta Master Amaierako Lana

Marketin Digitaleko Masterreko ikasketak egiten dituzun bitartean, praktikak egiteko aukera izango duzu enpresa bateko marketin arloan, marketin digitaleko funtzioak garatuz. Horrek aukera emango dizu ezagutzak barneratzeko eta zure etorkizun profesionalerako beharrezkoak diren trebetasunak garatzeko. Gainera, Master Amaierako Lana gidatu ahal izango duzu, enpresako praktiketan sortzen den benetako arazo bati erantzuna emanez.

 

Informazio gehiago

 

Unibertsitatea baino gehiago gara