Ikasketa plana

Titulazio Ofiziala

Marketin Digitala Unibertsitate Masterra (* aldaketa prozesuan (UNIBASQ))

Iraupena

60 ECTS

1 urte

Campusa

Bilbao Berrikuntza Faktoria BBF:Bilbo

Gipuzkoako Bazkundea: Donostia

Hizkuntzak

Gaztelera

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043893, type=text, options=[]}

DOC Katalogoa

Ikasketa-plana

Master hau bukatutakoan, marketin digitaleko profesionala izango zara, komunikazio digitaleko estrategiak, Interneteko kanpainak eta merkataritza elektronikoa diseinatu, ezarri, kudeatu eta neurtzeko, bai ETE-entzat eta bai multinazionalentzat. 

Horretarako, masterraren urtean, irakasgai jakin batzuk eta proiektu errealak landuko dituzu, eta, ondorioz, marketin digitala kudeatzeko behar diren ezagutzak, tresnak eta esperientzia eskuratuko dituzu.

 

Marketin Digitaleko Masterraren irakasgaiak

 

EKONOMIA DIGITALEKO ESTRATEGIA

Gai izango zara edozein enpresatako arlo digitala estrategikoki kudeatzeko behar diren ezagutzak eta tresna teknikoak aplikatzeko.

 

EKINTZAILETZA DIGITALA

Ekintzailetza-proiektuak garatu eta abiarazteko behar dituzun ezagutzak eskuratuko dituzu; hau da, Interneten erabilera estentsiboan eta tresna eta teknologia digitalen erabileran oinarritutako proiektuak kudeatzeko.

 

BEZERO DIGITALAREN ESPERIENTZIA

Edozein ingurune digitaletan erabiltzaile-esperientzia (UX) diseinatu eta optimizatzeko tresnak menderatuko dituzu.

 

 

MARKA DIGITALAREN KUDEAKETA

Gauza izango zara onlineko marka bat sortu, diseinatu eta ezartzeko, posizionamendu egokia bilatuz, zer eredutako negozio digitala den kontuan hartuta.

 

KOMUNIKABIDE SOZIALAK

Sare sozial nagusiak menderatuko dituzu, eta erabiltzaileekin interakzioa sortzeko estrategiak aplikatu ahal izateko metodologiak eta tresnak.

 

 

Praktikatuz ikasiko duzu

Masterrak irauten duen urtebeteko epean, helburuetara bideratutako marketin digitaleko estrategia eraginkorrak garatzeko beharrezko kontzeptuak eskuratuko dituzu, gai izan zaitezen enpresaren marka-posizionamendu egokia lortzeko, zer eredutako negozio digitala duen kontuan hartuta. Masterraren irakasgaietan, benetako erronketan oinarritutako proiektuak landuko dituzu, lagungarriak ezagutzak modu praktikoan barneratzeko eta marketin digitalaren alorreko espezialista bihurtzeko.

 

Ezagutu erronken bidez ikasteko sistema

 

Ikasketa Plana

Laburdurak

  • D: Derrigorrezkoa

 

1go Moduloa: Konpetentziak eta gaitasunak

  Gaia Mota ECTS
PDF Kudeaketarako konpetentzia digitalak D 3
PDF Kudeaketarako zuzendaritza konpetentziak D 2
PDF Ekintzailetasun digitalerako konpetentziak D 3
  Guztira   8

  

2. Moduloa: Ekonomia digitala eta marketing digitalaren estrategia

  Gaia Mota ECTS
PDF Ingurunea eta ekonomia digitaleko negozio aukerak D 3
PDF Ekonomia digitaleko estrategia D 4
PDF Zerbitzuen zientzia  D 1
PDF Marketing 2.0 D 6
PDF Mobile marketing eta online tendentzia berriak  D 1
  Guztira   15

  

3. Moduloa: Marketing digitala

  Gaia Mota ECTS
PDF Digital Customer Experience D 2
PDF Digital Branding Management D 3
PDF Social media D 5
PDF Promoción web D 6
PDF Esparru juridikoa, legezkoa eta etikoa ingurune digitaletan D 1
  Guztira   17

  

4. Moduloa: Master Bukaerako Lana

  Gaia Mota ECTS
PDF Master Bukaerako Lana D 6
PDF Praktika espezializatuak enpresan D 14
  Guztira   20

  

Unibertsitatea baino gehiago gara