Irakaskuntza-ikasketa prozesua

Titulazio Ofiziala

Marketin Digitala Unibertsitate Masterra (* aldaketa prozesuan (UNIBASQ))

Iraupena

60 ECTS

1 urte

Campusa

Bilbao Berrikuntza Faktoria BBF:Bilbo

Gipuzkoako Bazkundea: Donostia

Hizkuntzak

Gaztelera

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043893, type=text, options=[]}

DOC Katalogoa

Erronketan eta proiektu errealetan oinarritutako ikaskuntza Marketin Digitaleko Masterrerako

Marketing Digitaleko Masterrean, enpresek planteatzen dizkiguten erronkak ebazten ikasiko duzu, baita negozio digital erreala sortzen ere, zero-tik hasita: marka sortuz, bere e-commerce-a sortuz, sare sozialen eduki digitalak diseinatuz eta exekutatuz, email marketing kanpainak, web…, publizitate digitaleko kanpainak garatuz eta, noski, egiten diren estrategiak neurtuz.
 
 
 

 

Erronketan oinarritutako ikaskuntzaren abantailak

Zure ikaskuntzaren protagonista izango zara

Erronkak ebazteko eta ikaskuntza autonomorako behar dituzun datuak aztertu, laburtu eta barneratzeko gaitasuna garatuko duzu.

Proiektu guztiz errealak

Marketin digitalaren errealitatea ezagutuko duzu, hainbat sektoretako enpresekin eskuz esku lan egitearen bidez.

 

Proiektu-arduraduna

Marketin digitalaren alorreko profesionalen laguntza eta jarraipena izango duzu, erronkak eta proiektuak garatzeko zereginean.

Emaitzak lortzen ditugu

Onlineko marketinaren ezagutzarik aurreratuenak jasoko dituzu, baina ezagutza horiek proiektu errealetan aplikatzen jakin dezazun ere nahi dugu.

 

Unibertsitatea baino gehiago gara