Sarrera profila
Sarrera profila
861/2010 EDak moldaturiko 1393/2007 EDan ezartzen denaren arabera, masterra egin ahalko dute baldintza hauetakoren bat betetzen duten ikasleek:
- Espainiako edo Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko goi-hezkuntzako erakunderen baten titulua izatea, baldin eta master-ikasketak egiteko sarbidea ematen badu.
- Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparrutik kanpoko hezkuntza-sistemetako tituludunek ere izango dute aukera masterrean sartzeko, tituluak homologatu beharrik gabe. Kasu horietan, Unibertsitateak egiaztatuko du haien prestakuntza maila baliokidea dela Espainiako unibertsitate-titulu ofizialekiko eta titulu horiek graduondoko ikasketak egiteko ahalmena ematen dutela tituluak ematen dituzten herrialdeetan. Bide horretatik sartzeak ez dakar, inondik ere, interesdunaren aurreko titulua homologatzea, ezta aitortzea ere, ezpada masterreko ikasketak egiteko aukera lortzea.
Nolanahi ere, honako profil hau gomendatzen da: arlo hauetako lizentziatura, gradu eta masterretako ikasleak: Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Ekonomia, Enpresa Ikasketak, Soziologia, Zuzenbidea, Psikologia, Antolakuntzaren Ingeniaritza eta Humanitateak (Enpresa espezialitatea).
Gainerako hautagaitzetarako, betiere arestian deskribaturiko profilekin betetzen ez diren plazetarako, enpresa kooperatiboetako eta/edo ekonomia sozialeko enpresetako esperientzia profesionala balioetsiko da.
Titulazioaren koordinazio-taldea arduratuko da masterra egin nahi duten ikasleak onartzeaz, eta honako onarpen-baldintza hauen arabera aztertuko ditu ikasleek aurkezturiko eskabideak:
- Ikaslearen aldez aurretiko ikasketen egokitasun maila programarekin alderatuta
- Aldez aurretiko ikasketen espediente akademikoa
- Curriculum Vitae-a
- Helburuen adierazpena, hau da, hautagaiaren motibazio pertsonalen eta helburuen deskribapena, zergatik erabaki duen tokia eskatzea masterrean