Sarrera profila
Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako Masterra ikasteko betekizunak
Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako Masterra egiteko aukeran pentsatzen ari bazara, erabakia hartzeko garaian honako baieztapen hauek hartu beharko dituzu kontuan:
Lidergoa
Liderra izateko gaitasuna dut, eta ongi moldatzen naiz pertsona taldeak eta proiektuak zuzentzen.
Analitika
Oso pertsona analitikoa eta logikoa naiz. Erabaki aurretik datuak aztertzea gustatzen zait.
Ekonomia
Izugarri maite dut finantzen eta kontabilitatearen mundua, enpresetan batez ere.
Komunikazioa
Trebea naiz komunikatzeko garaian, eta gauzak oso ongi adierazten ditut.
"Ezaugarri horiekin bat bazatoz, Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako Masterra zuretzat egina dago."
Honako kasu hauetan ikasi ahal izango duzu master hau:
Hauetako Gradu bat ikasi dut
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua ikasi dut:
Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza edo Ekonomia eta Enpresa Zientziak ikasi badituzu, inolako prestakuntza osagarririk egin gabe ikasi ahal izango duzu masterra, eta lehentasuna izango duzu.
Unibertsitate-gradu bat ikasi dut:
Unibertsitate-titulu bat baduzu, honako onarpen-irizpide hauetan oinarrituta egin ahal izango duzu masterra:
Unibertsitate-titulu bat baduzu, honako onarpen-irizpide hauetan oinarrituta egin ahal izango duzu masterra:
- Onartu beharreko pertsonaren ikasketa-espedientea, masterra egiteko ahalmena ematen dion batez besteko nota kontuan hartuta.
- Curriculum vitaea, masterrean onartzeko eskaera-gutunarekin batera. Gutun horretan, masterraren edukiei lotutako aldez aurreko esperientziak eta prestakuntza hori egiteko motibazioak zehaztuko dira.
- Elkarrizketa pertsonala izangaiarekin (presentziala edo online).
- Ingeleseko titulu ofiziala edo, halakorik ezean, hizkuntzaren ezagutza egiaztatzeko proba.
Arestian aipatutako irizpideak honela haztatzen dira:
Atzerriko unibertsitate batean ikasi dut
Graduren bat Europako Esparruaren barruan zein kanpoan ikasi baduzu, tituluak homologatu behar izan gabe ikasi ahal izango duzu masterra. Horretarako, Unibertsitateak aldez aurretik egiaztatuko du Espainiako unibertsitate-titulu ofizialen pareko prestakuntza-maila duzula, titulua ematen duen herrialdean graduondoko irakaskuntzetan sartzeko ahalmena ematen duena.
Masterreko irakasgaiak
Masterraren barruan, enpresak zuzendu eta kontabilitate- eta finantza-arloak gidatu ahal izateko behar diren ezagutzak eskuratzera bideratuta egongo dira gaiak:- Auditoretza
- Negozioen konbinazioak
- Kudeaketarako konpetentzia digitalak
- Kudeaketarako zuzendaritza-konpetentziak
- Arrisku eta tresna deribatuen kudeaketa
- Enpresa taldeen kudeaketaren kontrola
- Kanpo-finantzaketaren kudeaketa
- Enpresa taldeen kontsolidazioa
Kontsultatu Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako Masterreko irakasgai guztiak
Hizkuntza-betekizunak
Enpresagintza Fakultateko hizkuntza-politikari jarraikiz, komeni da ikasleek aldez aurretik honako hizkuntza-konpetentzia hauek eskuratu izana:
Gaztelaniaz bestelako hizkuntza ofizialak dituzten herrialdeetako ikasleek gaztelaniako B2 maila egiaztatu beharko dute.