Ikas-irakas prozesua

Titulazio ofiziala

Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritza Unibertsitate Masterra

Iraupena

60 ECTS

1 urte

Campusa

Oñati, Bilbao

Hizkuntzak

Gaztelania

Modalitatea

Zuzeneko hezkuntza

{name=ID_Formulario_descarga, data=1043908, type=text, options=[]}

DOC Katalogoa

Proiektu errealetan oinarritutako ikaskuntza Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzarako

Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako Masterrean, ikasgelan eskuratutako ezagutzak ingurune errealetan aplikatzeko aukera izango duzu, proiektuak egitearen bidez. Puntako enpresek kontabilitate- eta finantza-erronkak planteatuko dizkizute, eta aztertu, ikertu eta esperimentatu egin beharko duzu helburuetara bideratutako soluzio eraginkor bat garatzeko.   

Gainera, eskola-garaian, eskola magistralek, workshop praktikoek, masterclassek eta jardunaldi irekiek osatuko dituzte masterreko saioak.

Era horretan, zure etorkizuneko lanbidearen errealitatea ezagutuko duzu eta funtsezko ezagutzak eskuratuko dituzu, hala nola auditoretza, enpresa taldeen kudeaketaren kontrola eta arriskuen kudeaketa.
 
 
 
 

 

Erronketan oinarritutako ikaskuntzaren abantailak

Masterraren iraunaldiaren zati handi bat praktikara bideratuta dago bereziki, ezagutza teoriko guztiak planteatuko zaizkizun erronka eta proiektuen egoeretan praktikoki aplikatzearen bidez asimilatu ahal izan ditzazun. 

Izan zaitez zure ikaskuntzaren protagonista

Kontabilitate- eta finantza-arloko aditu gisa jarduteko ezagutza eta konpetentziak eskuratzea ahalbidetuko dizun informazioa lortzeko gaitasunak garatuko dituzu.

Proiektu % 100ean errealak

Enpresek planteatuko dizkizuten erronka % 100ean errealez osatutako proiektuen bidez, lanbidea barrutik ezagutu ahal izango duzu eta, aldi berean, ezagutzak eskuratu eta tresnak aplikatuko dituzu.

 

Project Managerra

Erronkei soluzioa emateko eta praktikak egiteko, unibertsitateko tutorearen eta praktikak egingo dituzun enpresetako profesionalen laguntza eta orientazioa izango duzu.

Emaitzak lortzen ditugu

Erronketan oinarritutako ikaskuntza-eredua ezagutzen asimilazioa eta aplikazio praktikoa hobetzeko eta, era horretan, ikasleen esperientzia profesionala hobetzeko pentsatuta dago.

Unibertsitatea baino gehiago gara