Helburuak eta konpetentziak
Helburuak eta konpetentziak
"Edozein ETE, multinazional edo entitatetako kontabilitate- eta finantza-arloa zuzentzeko gai izango zara"
Finantza- eta kontabilitate-arloa garrantzitsuenetakoa da edozein enpresatan. Izan ere, bertan islatzen da enpresa baten osasuna, eta gainerako sailak haren mende daude. Beraz, Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako Masterrak behar bezala erantzuten dio enpresa batean erabakiak hartzeko ekonomia- eta finantza-datuak biltzen eta tratatzen prestatutako profesionalen gero eta eskari handiagoari. Master hau ikasiz gero, finantza-erabakiak hartzeko eta kontabilitate- eta finantza-sail bat arrakastaz kudeatzeko prestatuko zara, eta edozein enpresa handitan edo multinazionaletan finantza-arloa kudeatzeko behar diren konpetentzia digitalak eta zuzendaritza-trebetasunak eskuratuko dituzu. Masterrari esker, gai izango zara:
Auditoretza-lanak egiteko
Kontu-auditoretzak eta txostenak egin ahal izango dituzu, eta datuak interpretatu ahal izango dituzu, erabaki ekonomikoak hartzeko.
Helburuak eta estrategiak ezartzeko
Finantza-helburuak ezartzeko behar den ezagutza eskuratu, beharrezkoak diren ekintzak planifikatu eta emaitzen jarraipena egingo duzu.
Finantza-informazioa kudeatzeko
Enpresaren finantza-arazoetarako soluzio efizienteagoak bilatzeko gaitasuna izango duzu, arazo horiei erantzuteko erabaki eraginkorrak hartuko dituzu eta emaitzak ebaluatuko dituzu.
Enpresa talde baten arrisku-mapa ebaluatzeko eta estaldurak aplikatzeko
Finantza-arriskuak identifikatu eta ebaluatzeko trebetasuna garatuko duzu eta, era horretan, enpresaren emaitzak zainduko dituzu.
Lantaldeak gidatzeko
Taldeko kideen trebetasun pertsonalak bideratzeko eta finantza-arloko helburuen lorpenean inplikatzeko gai izango zara.
Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako Masterrean, erronketan oinarritutako ikaskuntza-eredua erabiltzen da, eta, horren bidez, zure ezagutzak finantza-erronka/finantza-proiektu errealetan aplikatu ahal izango dituzu. Era horretan, ezagutzak hobeto asimilatuko dituzu, eta zure lanbide-karrera enpresa taldeen finantzei edo kontabilitateari lotutako edozein lanpostutan garatzeko gaitasuna hobetuko duzu.
Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritza ikasteko betekizunak
- Enpresa-munduari lotutako gradu bat ikasi dut
- Izugarri maite dut enpresa-mundua
- Erraztasuna dut zenbakietarako eta datuen tratamendurako
- Trebea naiz taldeak gidatzen eta kudeatzen
- Pertsona zorrotza eta ordenatua naiz
- Erronka handiek erakarri egiten naute
- Badakit taldean lan egiten
Esaldi horietako askorekin bat bazatoz, baliteke master hau aukera aproposa izatea zure etorkizun profesionala finantzen eta kontabilitatearen munduan garatzeko.
Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako Masterra ikasteko betekizunak
Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako irakasgaiak
- Auditoretza
- Negozioen konbinazioak
- Kudeaketarako konpetentzia digitalak
- Kudeaketarako zuzendaritza-konpetentziak
- Arrisku eta tresna deribatuen kudeaketa
- Enpresa taldeen kudeaketaren kontrola
- Kanpo-finantzaketaren kudeaketa
- Enpresa taldeen kontsolidazioa
Masterraren lan-irteerak
- Kontu-auditoretzako lantalde batean sartzea
- Enpresa talde baten kontrol ekonomikoa
- Enpresen arrisku-maparen eta finantza-estalduren kudeaketa
- Sozietate taldeen finantza-informazio kontsolidatua lantzea
- Kontabilitate- eta finantza-aholkularitza
- Enpresa taldeen diruzaintzaren plangintza eta kudeaketa
- Datuen kudeaketa eta reportinga erabakiak hartzeko
- Finantza-controllerra
- Negozioen konbinazioei buruzko kontabilitate-informazioaren kudeaketa
- Kanpo-finantzaketaren premien kudeaketa
- Banku-finantzaketaren negoziazioa
- Finantzaketa-iturri alternatiboen kudeaketa